Subscribirse

Egutegia

Mayo 2012
L M X J V S D
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Hasiera Prestakuntza Masterrak
Masterrak
Deusto Business School-eko Berrikuntza eta Ekintzailetza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Arbela baten argazki batTitulu propio hau 30 ECTS-koa da (European Credit Transfer System) eta hiru urtean egiten da, Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza (AEZ) Graduko 2., 3. eta 4. mailekin batera. Gainera, hurrengo edizioetan, beste ikasketa batzuetara ere zabaldu nahi dute, esaterako DBS (Deusto Business School) deiturikora.

Gehiago irakurri...
 
Enpresa Berrikuntzako eta Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Lapitza batzuen argazki batMondragon Unibertsitateak eta Innobasquek diseinatutako master honen helburua da berrikuntzako eta proiektuen kudeaketako prestakuntza ematea erakunde eta enpresetako zuzendaritza-kargu izango diren pertsonei. 
Ikasleek negozio aukerak antzemateko eta lehenesteko prestakuntza espezifikoa jaso dute eta enpresentzako balio erantsia duten proiektu estrategikoak zuzentzen ikasiko dute.

Gehiago irakurri...
 
Antolatuko Berrikuntzaren Nazioarteko Masterra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
formacion02.jpg   Masterdunek ezagutzak eta gaitasunak erdietsiko dituzte berrikuntza antolakunde eta eskualdeetan kudeatzeko.  IM2-k modulu trinkoak ditu Bilbon, Florentzian, Helsinkin, Lovainan, San Petersburgon, Cambridge-n eta Donostian, eta nazioarteko kontaktuen sare bat ere bai. Neurriko diseinu bat egin daiteke programak modulu komunak eta bi espezialitate dituelako: sektore pribatua eta sektore publikoa.

IM2-ren lehen edizioa 2009aren hasierarako aurreikusi da. 10 astetan egingo da 18 hilabetetan zehar.

Norentzat: berrikuntzaren kudeaketan inplikatuta dauden edo beren karrera profesionala horretara bideratu nahi duten profesionalentzat, baita ere berrikuntza sistema eta programak diseinatzen eta ebaluatzen dituzten sektore publikoko exekutiboentzat.

Antolatzailea: Deusto Bussiness School; VTT Technical Research Center (Finlandia)

Argibide gehiagorako

Gehiago irakurri...
 
Berrikuntzaren eta Jakintzaren Kudeaketaren PDF fitxategia Inprimatu E-posta

    Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (Spri) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) graduondoko titulazio ofizial berri bat jarriko dute abian urritik aurrera, guztira 15 plaza eskainiko direlarik. "Berrikuntzaren eta Jakintzaren Kudeaketaren" masterra bere ezaugarriak dituen lehenbizikoa da EHUk eskaintzen dituenen artean, eta eraginkortasunez uztartuko ditu enpresa mundua eta unibertsitate mundua Diziplina anitzeko prestakuntza graduondoko hezkuntza programa honen ezaugarrietako bat da, hartara, ikuspegi teoriko praktiko argi batetik eskainiko da. 69 pertsonak emango dute, horien artean, unibertsitateko 33 irakaslek eta berrikuntzan eta jakintzan espezializatutako erakundeetako 36 profesionalek. Eremu honetako adituak diren Spriko profesionalak irakasle arituko dira master berri honetan. Ikastaroan 60 kreditu daude, guztira 1.500 ordu, alegia, eta honela banatuko dira urtean: saio praktiko eta presentziazkoak (480 ordu), norberaren lana eta beste jarduera batzuk (480 ordu) eta enpresako praktikak (540 ordu). 

Antolatzaileak: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (Spri) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 
Data: 2009ko Irailea 
Argibideetarako: www.berrimaster.eu;

Telf: Telf: 600 437 408 y 94 601 23 50.

Gehiago irakurri...
 
«HasieraAurrekoa12HurrengoaAmaiera»

Orria: 1 Guztira: 2