Berritzen duten enpresen ezaugarriak - norabidea 2011 PDF fitxategia Inprimatu E-posta

?norabidea 2011 azterlanetik ondorioztatu daiteke kontsultatutako enpresen berrikuntza arloak Produkziorako teknologia berrietan (%36,0) zentratu direla azken bizpahiru urteetan.

Beste datu azpimarragarri batzuk:

  • 2011n kontsultatutako enpresetatik berrikuntza jarduerak garatu dituzten gehienek ez dute neurtu edo ez dakite beren fakturazioaren zein portzentaje datorren produktu edo zerbitzu berri nahiz berrituetatik.
  • Elkarrizketatutako enpresen %74,2k baieztatu dute inplementatutako berrikuntzek guztiz edo nabarmen bete dituztela horiek ezartzean bilatzen zituzten helburuak. Bestalde, porrot egin dutela uste duten enpresen portzentajea guztizkoaren %6,2koa da.
  • Inplementatutako berrikuntzen inguruko informazio eta ezagutza iturri nagusiak bi dira, kanpokoak eta barnekoak. Barnekoen artean aipatzekoak dira: kudeaketa eta produkzio arloetako langileak. Hauek dira kanpoko iturriak: sektoreko bezero eta premiak eta sartutako teknologia edo tresnak.
  • Azken lau urteetan jarduera berritzaileren bat egin duten hiru enpresatik batek (%31,1), laguntza publikoak jaso ditu

Ikusi txostena