| Nor gara |
|
|
|
|
Behatokiaren jarduera eremuak definitu baino lehen, hausnarketa prospektibo-estrategiko bat egin zen Bizkaiko berrikuntza sistemako eragileekin lankidetzan (teknologi korporazioak, unibertsitateak, administrazio publikoak eta zenbait elkarte eta enpresa), zeren gaur egungo zalantzazko testuinguru honetan ez baitira aski iraganeko datuetan oinarritutako ikerketa konbentzionalak. Izan ere, tresna berriak behar ditugu berrikuntza sistemaren funtzionamenduari eragiten dioten aldagaien (ekonomikoak, teknologikoak, produktiboak....) bilakaera antzemateko. Ikerketa prospektibo horretatik ateratako ondorioak funtsezkoak izan dira web orri honen edukiak definitzeko orduan.Lankidetzaren espiritua dago ekimen honen baitan, zerbitzu publikoko ekimena da eta era guztietako ekarpenak eta elkarlanak onartzen ditu. Ildo horretatik, gure iritzian, Berrikuntzaren Behatokiak sistemako eragileen lankidetza eta parte-hartze aktiboa behar du, garapen eta eragin handiena lortu nahi badu produkzio-sarean, izan ere, denon ahalegin koordinatuaz bakarrik erdietsiko dugu ekonomia lehiakorragoa, dinamikoagoa eta produktiboagoa Bizkaiarentzat. |
Nor gara

