| Bruselan aurkeztu berri da Hiriko auto elektrikoa |
|
|
|
|
Astearte honetan aurkeztu dute Bruselan Hiriko ibilgailuaren lehenengo prototipoa eta Jose Manuel Durao Barrosok ekitaldi horretan adierazi du Hiriko euskal enpresen partzuergoak sustatutako auto elektrikoa eredugarria dela eta Europan berrikuntza sozialeko horrelako proiektuak garatu behar direla krisi ekonomikotik ateratzeko eta EBk hazkunde adimendun, iraunkor eta inklusiboa bultzatzeko hartu duen helburu hirukoitzari behar bezala erantzuteko. |



Partzuergoko presidentearen esanetan, 2013an hasiko dira 12.500 euroko kostua duen auto hau merkaturatzen.