|
Berrikuntza Teknologikoak
|
2007ko azaroaren 8an EUCAR-ek, automobilgintzaren industriaren I+Gko Batzorde Europarrak, urteko biltzarra egin zuen. Parte-hartzaileek bat egin zuten 2007ko emaitzak onak izan zirela aipatzerakoan. Hala ere, “etorkizunerako erronka berriak identifikatu dira; gure ustez, ikerketa sustatu behar da, bai ikerketa-jarduerak eta bai horiek aurrera eramateko inbertsioa ere” adierazi zuen Lars-Göran Rosengren-ek, Volvo-ko berrikuntza eta estrategiarako presidenteordeak eta 2007ko EUCAReko presidenteak....
“Ezinbestekoa da ikuspegi berri bat lortzea. Ikuspegi horrek kontuan hartu beharko ditu energi industria eta erregaiak, hornitzaileak, erabiltzaileak, autoen jabeak, trafikoa eta garraio operatzaileak baita Europar Batasuneko eta Estatuko agintariak ere”, esan zuen Rosengren jaunak. Batzordeak proposamen hau egin zuen: EBko merkatuko bidaiarien autoen CO2 isurien batez bestekoa kilometroko 125 gramotara mugatzea 2015etik aurrera. Europako Batzordeko kideek proposamena onartu zuten.
Argibide gehiagorako
|