|
Berrikuntza Teknologikoak
|
|
Azterlan honek aurrera begirako analisi bat egiten du lau ikuspegi desberdinetatik ibilgailuen teknologiaren inguruan. Badirudi auto hibridoek izango duten garapen teknologikoari eta kostuari buruzko aurreikuspenak positiboak direla, baina luze joko du oraindik horien erabilera orokortu arte. Datozen 10 edo 15 urteetan ekoizpen kostuak asko murriztu ahal izango direla espero da.
| Izenburua |
Hybrids for road transport: status and prospects of hybrid technology and de regeneration of energy in road vehicles.
|
| Editorea |
Joint Research Centre Institute for Prospective Technological Studies Institute for Energy
|
| Argitaratze data |
2005eko otsaila |
| Orrialde kopurua |
134 orrialde |
| Hizkuntza |
Ingelesa |
| Laburpena |
Azterlan honek autoetako teknologia hibridoaren egoera eta aurreikuspenak jorratzen ditu. Lau alderdi ditu aztergai:
- Auto hibridoen energi aurrezpenaren ezaugarriak, eta erregaiaren eraginkortasuna eta isurketak eragiten dituzten faktoreak;
- Hibridazioaren alderdi ekonomikoak, behar diren osagaien kostua, erabilera kostua eta merkatu potentziala barne direla;
- Teknologia honen bizi-zikloa ibilgailu konbentzionalen aldean;
- Zenbait nabardura teknologiko, adibidez, erregai-pilekin izan litezkeen sinergiak, ekoizleen estrategiak eta merkatuan eskura daitezkeen modeloen azterketa.
|
| Deskribatzaileak |
Garraioa – Energi eraginkortasuna |
Ikusi dokumentu osoa
|