|
IKUSI TXOSTEN OSOA - IKUSI LABURPENA
Hona hemen “BaBesTu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlanaren” edizio berria. Azterlan honetan, patenteen, erabilgarritasun-ereduen, diseinu industrialen eta marken inguruko eskabideei buruzko datu berrienak azaltzen dira, eta, horrez gain, funtsezkoak diren zenbait adierazleren azterketa sakona ere egiten da; esate baterako:
- gaur egun indarrean dauden emakidak eta erregistroak
- titulu horiek eskatzen dituztenen profila
- asmakizun-jarduera handiena duten arloak
- erregistro gehienak jasotzen dituzten sektoreak
JOERA NAGUSIAK
BaBesTuren azken edizioan baieztatu denez, 2024. urtean Euskadiko biztanleek eta enpresek patente europarren inguruan egindako eskabideen hazkuntza moderatua izan da berriro: Bizkaia 69 eskabidetik 71ra igo da; eta EAE osoa, 179tik 193ra. Beraz, goranzko joera etengabea izan da.
Badirudi patente europarren aldeko apustu horrek neurri batean azaltzen duela zergatik jaitsi diren patente nazionalak. Bizkaian, eskabideak 29tik 21era jaitsi dira 2024an, eta, EAEn, 42ra murriztu dira. Emakiden joera ere berbera izan da: 13, Bizkaian; eta 29, Euskadi osoan.
NORK BERRITZEN DUEN ETA NOLA
Oraindik ere, enpresak protagonista nagusiak dira eskabideetan nahiz patenteen emakidetan, baina, batez ere, patente europarrei dagokienez, EAEko eskabideen %90,1ekoak direla kontuan hartuta. Modalitate hori lehenestea honako estrategia argi honekin dago lotuta: irismen eta negoziaketa-balio handiagoko babesa edukitzea, funtsezkoa delako atzerriko enpresekin lan egitean edo negoziatzean.
OEPMko datuei esker, estatu-mailako eskatzaile nagusiak zein diren zehazten da. Patente nazionaletan, euskal erakunde bat baino ez da agertzen: EHU, eta 22. postuan dago (lau eskabide). Patente europarretan, ordea, 15 euskal erakunde daude 50 aktiboenen artean, eta, bertan, Siemens Gamesa (4. postua, 24 eskabide) eta Tecnalia (9. postua, 18 eskabide) nabarmentzen dira.
Nazioartean (PCT), Surion Wind System enpresa euskal erakunde nabariena da, lau eskabide dituelako eta 14. postuan dagoelako estatu-mailan.
Erabilgarritasun-ereduetan, ostera, Bilontec Industrial SL (4 eskabide, 17. postua) nabarmentzen da; eta, diseinu industrialetan, Tekniker Fundazioa (lau eskabide, 30. postua).
Bestetik, marka nazionaletan, aurten, ez da inolako euskal erakunderik agertzen eskatzaile nagusien artean.
EUSKADIKO ASMAKIZUN-JARDUERA ESTATUKO TESTUINGURUAN
EAEko asmakizun-jarduera Estatuko batezbestekoarekin erkatzen badugu, Euskadi batezbesteko horren gainetik dago honako arlo hauetan:
-
Patente europarrak (87ko ratioa) → 2. postu estatala
-
Nazioarteko patenteak (21eko ratioa) → 4. postua
-
Erabilgarritasun-ereduak (57ko ratioa) → 5. postua
Bere jarduna, ordea, batezbestekoaren azpitik dago patente nazionaletan (10. postua), marketan (13. postua) eta, batez ere, diseinu industrialetan, bertan EAE sailkapeneko azken posturaino jaitsi dela kontuan hartuta.
IKUSI TXOSTEN OSOA - IKUSI LABURPENA
|