Adimen artifizial (AA) sortzailea azkar-azkar eraldatzen ari da gizarteko hainbat eta hainbat arlo; esate baterako, osasuna, hezkuntza, administrazio publikoa, industria eta zientzia, besteak beste. Europar Batasuneko Ikerketarako Zentro Erkideak (JRC) egin berri duen azterlanak AA horren arriskuak eta aukerak izan ditu aztergai, baita Europako beste potentzia batzuen aurrean (Estatu Batuak eta Txina, adibidez) duen posizioa ere.
ARGIBIDE GEHIAGO
Murriztearren 2025 Programaren helburua da EAEko ETEei laguntzea neutraltasun klimatikoaren bidean beste urrats bat ematen, ingurumen-metriken kalkuluaren eta ekintza-plan baten bidez, proiektu pertsonalizatuekin eta ekonomia zirkularrean prestatutako gazteen laguntzarekin.
ARGIBIDE GEHIAGO
Bizkaiko Berrikuntza Indizeak susperraldiaren seinale argiak erakusten ditu, hainbat urtez behera egin ondoren. Berrikuntza-maila handiak edo oso handiak dituzten enpresen ehunekoa % 28,1etik % 32,8ra igo da, eta berrikuntzaren integrazio sistematikoagoa eta egituratuagoa islatzen du estrategia korporatiboen barruan.

Aldi berean, berrikuntza-maila txikiak dituzten enpresen kopuruak behera egin duela ikusten da, eta horrek enpresa-ekosistema helduagoa eta sendoagoa dela erakusten du.
ARGIBIDE GEHIAGO
Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2025 Programaren bigarren deialdia ireki da, Bizkaian dibertsifikazioa eta teknologia berriak sartzea bultzatuko duten enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzekin.
Programak lau jardun-arlo ditu:
- Enpresa-proiektu berritzaileen garapena
- Enpresa berritzaile berriak
- Ekintzailetza-ekosistema dinamizatzea
- Enpresa-ekimenak bizkortzea
Amaiera data: 2025eko irailak 12
ARGIBIDE GEHIAGO
|