|
Gida honek Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta pertsona ekintzaileen eskura jartzen dituen dirulaguntzen, zerbitzuen, proiektu estrategikoen eta inbertsio-funtsen programa guztiak biltzen ditu, honako hauek ardatz hartuta:
- berrikuntza
- nazioartekotzea
- digitalizazioa
- iraunkortasuna
- enpredizoa
- talentua
IKUSI GUIDA
Industriako ETEetan eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetan produktuaren eta/edo prozesuaren berrikuntza sustatzera bideratutako laguntzak, bi ildoren bidez:
- 1. ildoa: berrikuntza-proiektuak egitea Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan sartzen diren espezializazio-eremuetan: TRL altuak garatzea edo produktu eta produkzio-prozesurako teknologiak sartzea, negozio-prozesuetan metodologiak txertatzea
- 2. ildoa:berrikuntza sustatzeko funtsezko ekintza osagarriak egitea, bai eta kudeaketa aurreratuko ekintzak ere (Kudeabide).
Epea: apirilaren 30ra arte - ARGIBIDE GEHIAGO
|