Enpresen %21ek bere digitalizazio-planak aurreratu zituen 2020an
RedHat: Global Tech Outlook 2021 txostenaren arabera, kultura-aldaketa funtsezkoa da eraldaketa digitaleko prozesu bat gauzatzeko. Hauexek dira 2021erako finantzaketa-lehentasunak: segurtasuna (%45), ITen eta lainoaren kudeaketa (%39) eta lainoko azpiegiturak (%34).Antza denez, Adimen Artifiziala/MachineLearning eta IoT dira 2021ean gehien erabiliko diren teknologiak. Telekomunikazioen eta finantza-zerbitzuen sektoreek lideratzen dute eraldaketa digitala; administrazio publikoak, aldiz, batez bestekoaren azpitik geratu dira.
HANDITZEKO ❯
|