aurreTIK 2019 txostenaren arabera, 10 langile edo gehiagoko Bizkaiko enpresen %19,7k gastatu dute teknologi berrikuntzako jardueretan 2017an, hau da, 2016an baino gutxiagok (%22,8). Hala ere, teknologi berrikuntzetan eginiko guztizko gastua 1.137,8 milioi eurokoa izan zen 2017an.
Bizkaiko establezimenduen %95,1en iritziz (portzentaje hori 2016koaren parekoa da), teknologi berrikuntzak efektu garrantzitsuak dauzka beren jardueraren garapenean.
Establezimenduen %68,9ren iritziz, garrantzitsuak dira enpleguaren gainean dituen efektuak, bereziki enplegua mantentzeari (%50,8) eta enplegu kualifikatua emendatzeari (%38,8) dagokionez.
Tamainak badu oraindik ere eragina berrikuntzan: 100 langile baino gehiagoko establezimenduek gastatu zuten gehien teknologi berrikuntzan (%41,2k gasturen bat egin dute), nabarmen urrundu direlarik establezimendu txikienetatik (%12,4).
Establezimenduen %33,9k I+G-ko jardueren inguruko lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzte beste enpresa edo erakunde batzuekin 2015-2017 aldian. Portzentaje hori 2014-2016 aldikoa baino 2,7 puntu gorago dago. Hitzarmenak teknologi zentroekin sinatzen dira gehienbat (%65,9).
Informazio gehiago
|