barrixek produktuen maila teknologikoaren arabera aztertzen du kanpo-merkataritza, Eustaten datuetan oinarrituta, eta azken txostenak erakusten duenez, kanpo-merkatu teknologikoak, aztertzen diren adierazle gehienetan, oraindik ez ditu berreskuratu pandemia aurreko mailak.
Maila teknologiko handiko produktuen Bizkaiko esportazioak % 1,3 gehitu ziren iaz eta euskal esportazioen % 54,5 izan ziren
Produktu mota horren inportazioei dagokienez, 284,8 milioira iritsi ziren, 2020an baino % 7,9 gutxiago.
Azpimarratu behar da maila teknologiko altuko produktuen esportazioen % 22,7k eta % 18,8k AEBn eta Erresuma Batuan dutela helmuga, hurrenez hurren.
Aldiz, maila teknologiko handiko produktuen hornitzaile nagusia Txina da, zeinak inportatutako guztiaren % 23,9 kontzentratzen duen, baina atzerakada handia izan du 2020arekin alderatuta, orduan ehuneko hori % 39,2koa baitzen.
Horrez gain, maila teknologiko altuko produktuen artean aipatzekoa da produktu farmazeutikoen esportazioak % 25,7 hazi direla eta inportazioak % 114,3.
Euskadi osoa kontuan hartuz gero, 2021ean maila teknologiko altuko esportazioen lurraldekako bilakaerak % 7,1 egin du gora; inportazioen kasuan, aldiz, hazkundea % 9,3koa izan da.
Ikusi txostena
|