menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
2021eko Ekintzaile Laguntzen Programa
Laguntzak: Berrikuntza

Oinarri hauen helburua da EAEn dauden Bussiness Innovation Center (BIC) zentroetako baten tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaile berrientzako eta/edo industria- eta teknologia-oinarriko eta/edo lotutako zerbitzuetako enpresentzako laguntza arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan heltzeko eta abian jartzeko prozesu osoan zehar.

Laguntza hori honela gauzatuko da:

  • 1. ildoa: Bidelaguntza pertsona edo talde sustatzaileari edo enpresari ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan laguntzeko, hura martxan jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da. Laguntza hori, hura zabaltzea indarrean jartzen denean, beste laguntza mota honekin osatuko da:
  • 2. ildoa: 1. ildoko ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratzea errazteko. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, Luzaro Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2021eko abenduaren 10ean amaituko da.

Jatorrizko:EHAA - 64. zk., 2021eko martxoaren 30a, asteartea
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34902702142

Erakunde onuradunak eta laguntzen onuradun izateko baldintzak

1.– Bidelaguntzaren onuradun diren erakundeak (1. ildoa).

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak eta egoitza soziala edo/eta gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak izan daitezke bidelaguntzaren onuradun, baldin eta enpresa-proiektu berritzailea eta/edo industria- eta teknologia-oinarrikoa eta/edo lotutako zerbitzuetakoa bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazi nahi bada.

2.– Finantzaketa lortzea errazteko laguntzaren onuradun diren erakundeak (2. ildoa).

Euskal Autonomia Erkidegoan Enpresa Plana gauzatzeko konpromisoa hartzen duten eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek bakarrik jaso ahal izango dituzte finantzaketa eskuratzea errazteko laguntzak, betiere finantzaketa indarrean jarri bada EHAAn argitaratu ondoren:

  • Sortu berriak izatea, hau da, 2020ko urtarrilaren 1aren ondoren eratutako enpresa guztiak.
  • Gutxienez 3 enplegu sortzea 3 urteko epean.
  • ETEa izatea
  • Alta emanda egotea EAEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokien epigrafean.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak

  • 1. ildoa: Bidelaguntza pertsona edo talde sustatzaileari edo enpresari ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan laguntzeko, hura martxan jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.
  • 2. ildoa: Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratzea errazteko laguntza. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, Luzaro Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera. Hori guztia, 2. ildoa indarrean jarri ondoren.

Programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratzekoa - EHAA - 96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten
boletina

Trantsizio Digital eta Berdea dirulaguntza programa 2021


Argitaratuko:2021-06-10

Aurreikusten
boletina

Ekimen Ekintzaileak Sustatzeko Diru-Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-05-27

Aurreikusten
boletina

Oztopoak detektatzen dituzten zapatak


Argitaratuko:2021-05-20

Aurreikusten
extra

Baduzu proiekturik? Badakizu laguntzarik jaso dezakezun?


Argitaratuko:2021-05-11

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak Programa, berritzeko aukera


Argitaratuko:2021-04-29

Aurreikusten
boletina

Enpresa Sortzaileentzako Laguntzak


Argitaratuko:2021-04-22

Aurreikusten