menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programaren 2020
Laguntzak: Berrikuntza

Programaren bidez, helburu hauek lortu nahi da ekintzailetza sozial berritzailea sustatzea enpresa berriei negozio-proposamenaren hasierako etapatik laguntza emanez.

2020ko Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programa hiru jarduera-arloren bitartez gauzatuko da:

— 1. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak identifikatu eta balidatzea. Negozio-proposamen sozial berritzaileak sortu eta zehatz definitzeko prozesuei emango zaie laguntza enpresa-proiektu berriak sor daitezen, bai eta proposamen horiek dagozkien merkatuetan kontrastatzeko prozesuari ere.

— 2. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatzea. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu eta abiarazteko laguntza eman nahi da.

— 3. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea. Diruz lagunduko dira gizarte-eragina areagotzeko hazi nahi duten enpresa-proiektu sozial berritzaileak.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 2tik 2020ko apirilaren 23ko 13:30 arte.

Jatorrizko:2020-ko urtarrilak 10, Ostirala
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
http://web.bizkaia.eus/es/desarrollo-economico-y-territorial
+34944068008

1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEAK IDENTIFIKATU ETA BALIDATZEA.

Erakunde onarudunak

a) 5.1 artikuluan definitzen den legez, diruz lagun daitekeen egitatean, honako

hauek dira erakunde onuradun: ordezkari diren erakundeak, baldin eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen negozio-proposamenak sortzeko proiektu bat badute gizarte-entitate talde baten izenean.

b) 5.2 artikuluan definitzen den legez, diruz lagun daitekeen egitatean, honako

hauek dira erakunde onuradun:

1) Gizarte-ekintzaileak: gizarte-enpresa berritzaile berria sortzeko proiektua

duten pertsona fisikoak.

2) Lehendik dauden gizarte-enpresak edo gizarte-entitateak, gizarte-proiektu

berritzaile bat badute

Helburuak eta laguntzak

1. Etorkizunean enpresa-proiektu sozial berritzaileak abiaraztea eragin dezaketen negozio-proposamenak sortu eta definitzea.

2. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak balidatzea eta merkatuarekin kontrastatzea.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

1. 4.1) artikuluko proiektuetarako, enpresa-proiektu sozial berritzaileetarako negozio-proposamena sortu eta eraikitzeko prozesua.

2. 4.2) artikuluko proiektuetarako, enpresa-proiektu sozial berritzaile baten negozio-proposamen baten gutxieneko produktu bideragarria, bai eta haren merkatuko balidazioa ere

Exekuzio-epea

Aurreko artikuluan definitzen diren gastuek 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egin eta ordainduta egon behar dute. 2020ko ekitaldian hasi beharko da gastu horien exekuzioa

2. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEAK GARATZEA.

Erakunde onarudunak

a) Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta gizarte-proiektu berritzaile bat garatzea eta abiaraztea sustatzen badute.

b) Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1ean edo egun horren ondoren eratu badira.

Haien izaera sozialak esplizituki jasota egon behar du sozietatearen eskrituretan

edo estatutuetan, sozietatearen xedearen barruan.

Helburuak eta laguntzak

Arlo honetan, enpresa-proiektu sozial berritzaile berriak garatzeko eta abiarazteko diru-laguntzak ematen dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, definitu eta abiaraztea izango da diruz lagundu daitekeen egitatea.

Exekuzio-epea

Gastuek 2019ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egin eta benetan ordainduta egon behar dute.

3. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEEN HAZKUNDEA ETA ESKALABILITATEA

Erakunde onarudunak

a) Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta ekonomia-jardueren gaineko zergan 2015eko urtarrilean edo handik aurrera alta eman badute

eta negozioa hazteko itxaropena badute.

b) Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta aurretik Ekintzailetza eta Gizarte

Berrikuntza Programaren diru-laguntza jaso duen enpresa-proiektu sozial berritzaile bat badute, negozio horrek negozio-lerro sozial berritzaile berri bat sortu

badu, eta negozioa hazteko itxaropena badute.

Baldintza hauek bete behar dituzte gizarte-enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriek zein lehendik dauden gizarte-entitateen negozio-lerro sozial berritzaile berriek:

c) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, gutxienez ere 3 enplegu izatea

lanaldi oso baliokidean; haietako 2 pertsonak gutxienez Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin.

Plantillakotzat joko dira, kontratatutako pertsonez gain, enpresaren jarduerari

atxikita dauden baina beren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak

Helburuak eta laguntzak

Arlo honetan, diru-laguntzak eskaintzen dira dagoeneko finkatuta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkunde eta eskalabilitaterako.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Dagoeneko finkatuta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea lortzeko prozesua, proiektuek helburu hauetarako bide ematen dutenean:

1. Produktuaren/zerbitzuaren industrializazioa, estandarizazioa edo paketatzea edo lehendik dagoen negozioaren merkatu berrietarako eskalabilitatea

2. Lanbide-gaitasunak eta fakturazioa eta/edo enplegua areagotzea lehiakortasuna handitu dadin

Exekuzio-epea

Aurreko artikuluan definitzen diren gastuek 2019ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egin eta benetan ordainduta egon behar dute

Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programaren 2020rako oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena. (Oker zuzenketa) _ BOB - 21.zk - 2020ko urtarrilaren 31an

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-04-24


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena

extra

Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena


Argitaratuko:2020-03-25

Aurreikusten
extra

Nazioartekotzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-03-20

Aurreikusten
boletina

Zerga-neurriak eta berrikuntza Covid19


Argitaratuko:2020-03-18

Aurreikusten
boletina

Laguntzak: 2020ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana


Argitaratuko:2020-03-12

Aurreikusten
boletina

Zein abantaila eskaintzen dizkie Adimen Artifizialak ETEei?


Argitaratuko:2020-03-05

Aurreikusten
oharra

Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak 2020


Argitaratuko:2020-02-28

Aurreikusten
extra

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera - 2019


Argitaratuko:2020-02-27

Aurreikusten
boletina

Sistema bat garatu dute gorriz dauden semaforoak saihesteko


Argitaratuko:2020-02-20

Aurreikusten
boletina

Airea ur bihurtzen duten hidropanelak


Argitaratuko:2020-02-13

Aurreikusten
boletina

3i Programa: berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari diru laguntzak


Argitaratuko:2020-02-06

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta markak Bizkaian - 2019


Argitaratuko:2020-01-30

Aurreikusten
boletina

Enpresa sortzaileentzako laguntzak


Argitaratuko:2020-01-23

Aurreikusten
boletina

2020an etxeak adimendunago bihurtuko dira


Argitaratuko:2020-01-16

Aurreikusten
extra

Enpresak sortzeko laguntza berriak


Argitaratuko:2020-01-10

Aurreikusten
boletina

IBMrentzat 2020an giltzarriak izango diren bost teknologikoak


Argitaratuko:2020-01-09

Aurreikusten
boletina

Ikerketa Sustatzeko Laguntzak


Argitaratuko:2019-12-20

Aurreikusten