menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Innobideak 2021 Laguntza Programa
Laguntzak: Berrikuntza

Oinarri hauen xedea enpresa parte-hartzaileen lehiakortasuna hobetzera bideratutako Programa bat arautzea da, berrikuntza, kudeaketaren hobekuntza, pertsonen parte-hartzea, negozio-ereduak egokitzea eta/edo dimentsioa indartzea xede duten proiektuei babesa emanez.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2021eko irailaren 23an bukatuko da.

Jatorrizko:EHAA - 75. zk., 2021eko apirilaren 19a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34902702142

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Innobideak Lehiabide

Produktuenak (ondasunak edo zerbitzuak): enpresak lehendik dituenak ez bezalakoak izango diren ondasun edo zerbitzu berri edo hobetuak –merkaturatzeko asmoarekin– eskuratzeko aukera ematen dutenak.

Negozio-prozesuenak: negozio-funtzio baterako edo batzuetarako enpresak lehendik dituenak ez bezalakoak izango diren negozio-prozesu berriak edo hobetuak –enpresan ezartzeko asmoarekin– eskuratzeko aukera ematen dutenak.

II.– Enpresa-dimentsio handiagoa dakarten proiektuak gauzatzea.

III.– Trakzio-enpresen lankidetza-proiektuak gauzatzea haien bezero eta hornitzaileen kateekin.

IV.– Enpresaren Negozio Ereduari eraldaketa nabarmena dakarkien proiektuak gauzatzea.

V.– Europako Batzordeak sustatzen dituen Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan, proiektuen proposamenetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak gauzatzea.

Innobideak Kudeabide

Kueaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostenari, Kudeaketa Diagnostikoari, Plan Estrategikoari edo Kudeaketa Planari erantzuten dioten enpresa-kudeaketa hobetzeko proiektuak, enpresari aurrera egiteko eta honako kudeaketa-arlo hauetan hobekuntzak egiteko aukera emango dioten metodologiak eta tresnak aplikatzera eta ezartzera bideratutakoak:

I.– Estrategia: beharrezko informazio estrategikoa lortzera eta parte-hartzezko hausnarketa-prozesuak egitera bideratutako proiektuak, ondoren, horiekin, estrategia bat ezarri eta hori, gero, behar bezala hedatu eta komunikatzeko, estrategia horren mesedetan kudeatuz ekonomia- eta finantza-baliabideak, teknologia eta informazioa.

II.– Bezeroak: bezeroekiko harremanak eta balio-kateko elementu guztien (produktu eta zerbitzuen garapena, merkaturatzea, ekoizpena, banaketa eta mantentze-lanak) eraginkortasuna sustatuko dituzten proiektuak, enpresa-estrategian zeregin garrantzitsua bete dezaketen entitate hornitzaileetan eta azpikontratistetan babesa bilatuta

III.– Pertsonak: hautaketa- eta ordainsari-prozesuak, eta ezagutza, gaitasuna eta lidergo-gaitasuna garatzeko prozesuak enpresa-estrategiarekin bat eginda hobetzera bideratutako proiektuak, «pertsonak kudeatzeko» ereduetan gardentasun, konfiantza, egonkortasun, barneko elkarlan eta/edo moldagarritasun handiagoa lortzeko bidean aurrera egiteko aukera eskaintzen dutenak.

IV.– Gizartea: enpresaren lan soziala haren gaitasunekin bat etorrita gauzatzera bideratutako proiektuak, eta era berean, ingurumen-jasangarritasunari ekarpena egiten dioten neurriak sustatzen dituztenak.

V.– Berrikuntza: berritzeko helburuak eta estrategia zehaztera bideratutako proiektuak, pertsonek arriskuak hartzea, ekintzailetzan aritzea eta berrikuntzak egitea sustatuko duen barneko testuingurua sortzera zuzendutako proiektuak; baita ingurunearen gaitasun berritzailea aprobetxatuko dutenak ere, berrikuntzaren ideiak eta proiektuak eraginkortasunez kudeatuz.

VI.– Emaitzak: bezeroetan, pertsonetan, gizartean eta berrikuntzan emaitza estrategikoak neurtzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko aukera ematen duten proiektuak.

Prozesu osoa www.kudeabide.com webgunean dago deskribatuta.

Innobideak Pertsonak

I.– Erakundeko pertsonek kudeaketan, emaitzetan eta/edo enpresaren jabetzan parte-hartze handiagoa izatea sustatzen duten jarduerak.

II.– Enpresei kudeaketan eta/edo jabetzan ondorengotza ordenatua planifikatzeko aukera ematen dieten hausnarketa-proiektuak, langileek parte-hartze garrantzitsua izanik.

III.– Enpresetako taldeek Industria 4.0 delakoan teknologia berriak eta gaitzaile digitalak txertatzeko beharrezko dituzten trebeziak identifikatzeko eta lehenesteko aukera ematen duten proiektuak.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten
boletina

Trantsizio Digital eta Berdea dirulaguntza programa 2021


Argitaratuko:2021-06-10

Aurreikusten
boletina

Ekimen Ekintzaileak Sustatzeko Diru-Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-05-27

Aurreikusten