menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Trantsizio Digitala Dirulaguntza-Programa - 2024
Laguntzak: Digitalizazio

Programa hau bi dirulaguntza ildoren bitartez gauzatuko da:

  • 1. ildoa: Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak
  • 2. ildoa: Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak

Nolanahi ere, azken helburua da enpresek lehiakortasun-posizioa hobetzea digitalizazioaren bidez, eta horrek ere laguntzen du beren aztarna ekologikoa murrizten

Amaiera data

  • Oinarrizko digitalizazioa: 2024ko maiatzaren 20tik uztailaren 26ra
  • Digitalizazio aurreratua: 2024ko maiatzaren 20tik ekainaren 7ra

 

Jatorrizko:EHAA - 91. zk. 2024, maiatzak 13. Astelehena
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/promocion-economica
94 612 56 00 // 94 406 80 08

Entitate onuradunak

Bizkaiko enpresak, industria, eraikuntza, garraioa, industriarekin lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza sektorekoak, baldin eta 5 eta 250 pesona arteko plantila badute.

1. ILDOA: OINARRIZKO DIGITALIZAZIO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK

Xedea

Enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuetarako laguntzak, oinarrizko digitalizazioaren bidez, balioa sortzeko prozesuetan eragina badute. Proiektuek berekin ekarri behar dute EIKT (elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak) bat ezartzea.

1) Merkataritza elektronikoa

2) ERP, Business Intelligence, CRM motako enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, kudeaketa-sistemetarako softwarea (kalitatea, ingurumena, laneko arriskuen prebentzioa, datuen babesa, legezko betetzea).

3) Ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistemak: MES, SCADA, GMAO…

4) Hornidura-katearen barne- eta kanpo-logistika kudeatzeko sistemak: MRP, SCM, SGA…

5) Produktuaren edo zerbitzuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF, PLM, BIM motako aplikazioak ezartzea). Diseinu- eta kalkulu-aplikazioak.

6) Prozesu industrialen automatizazioa (PLC, CNC… bidezko kontrola,), IoT (gauzen internet) elementuak prozesuen kontrolean sartzea.

7) Prozesu operatiboetako seinaleak eta datuak integratzea enpresan, baita hainbat establezimenduren artean ere.

8) Zibersegurtasun-maila hobetzera bideratutako teknologiak, tokikoak zein hodeian edo hirugarrenei hornitutako IoT ekipoetan: arkitektura seguruak diseinatzea eta gauzatzea

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, oinarrizko digitalizazioaren bidez, balioa sortzeko prozesuei eragiten dietenak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

a) Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak

b) Hardware eta softwareko inbertsioak

c) Proiektuan diharduten langileen barne-gastuak, proiektuak irauten duen bitartean aurkeztutako proiektuari eskainitako lanari dagokionez.

d) Eragile adituen laguntza-gastuak, enpresaren oinarrizko digitalizazio-planaren arabera proiektuaren kudeaketan aholkuak emateko.

e) Teknologoen kontratazio berriaren gastuak, aurkeztutako proiektuari eskainitako denbora laburrari dagokionez, proiektuak irauten duen bitartean.

Laguntzaren zenbatekoa

90.000 €arte

2. ILDOA: DIGITALIZAZIO AURRERATUKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK

Xedea

Laguntzen xedea da enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak egitea, digitalizazio aurreratuaren bidez, balioa sortzeko prozesuei, produktuei/zerbitzuei edo negozio-ereduari eragiten dietenak.

Proiektuek EIKT bat ezartzea ekarri behar dute.

1) Adimen artifiziala, machine learning, deep learning.

2) Cloud computing / birtualizazioa, konputazio kuantikoa.

3) Blockchain.

4) 3D simulazioa, planta-prozesuen eredu birtualak (biki digitalak eta errealitate hedatua barne).

5) Enpresaren balioa sortzeko prozesuen kontrol-datuak eta seinaleak integratzea, balio-kateko beste eragile batzuekin (hornitzaileak, bezeroak) egiten denean.

6) Pertsonaren eta makinaren arteko interakzio aurreratua: errealitate birtuala, errealitate areagotua eta mistoa, gamifikazioa, elkarlaneko robotika…

7) Sistema ziberfisikoak, IoT (gauzen internet)… azken bezeroarentzako produktuan, urrutiko datuen erabilera intentsiboarekin

8) Ikuspen artifiziala.

9) IDSA edo GAIA-X metodologiak eta driver-konektoreak aplikatzea datuak prozesatzean.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, digitalizazio aurreratuaren bidez, balioa sortzeko prozesuei, produktuei/zerbitzuei edo negozio-ereduari eragiten dietenak.

Digitalizazio aurreratuko teknologien aplikazioak automatizazioa eta datu-trukea ahalbidetu behar ditu, eta enpresaren balioa sortzeko eremu hauetako batean edo batzuetan hobekuntzak lortzea dute ondorio:

  • a) Malgutasuna: aldaketa azkarrak, serie laburrak, pertsonalizazioa; «lead time» aren murrizketa (ekoizpen-denbora); «time to market» aren murrizketa (diseinutik produktu merkaturagarrira).
  • b) Prestazioak: serbitizazioa (produktuari erantsitako zerbitzuak/produktuaren ordez zerbitzua saltzea); hobekuntzak produktuaren edo zerbitzuaren kalitatean; prozesuaren fidagarritasuna hobetzea; lan-baldintzak hobetzea
  • c) Informazioaren erabilera: erabakiak hobeto hartzea; kontrol automatizatua; kontrol autonomoa; erreakzio-denborak murriztea; arazoei eta beharrei aurrea hartzea.
  • d) Eraginkortasuna: stocken murrizketa; kontsumoen murrizketa; hondakinen murrizketa; langileen kostuen murrizketa; mantentze-lanen hobekuntza.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

a) Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak.

b) Ibilgetuan egindako inbertsioak, Tababilitate Plan Orokorraren kategoria hauen barruan:

  • 206 Aplikazio informatikoak.
  • 212 Instalazio teknikoak.
  • 213 Makineria.
  • 215 Beste instalazio batzuk.
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipoak.

c) Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak

d) Eragile adituen laguntza-gastuak, enpresaren digitalizazio-plan aurreratuaren arabera proiektuaren kudeaketan aholkuak emateko.

e) Teknologoen kontratazio berriaren gastuak, denboran zehar aurkeztutako proiektuari eskainitako denbora laburrari dagokionez.

Laguntzaren zenbatekoa

140.000€ arte

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten