menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Ekonomia guztietan berrikuntzarako aukerak dauden arren, ez dira modu berean banatzen eta ustiatzen. Funtsezkoa da dibertsifikaziorako modu eskuragarrienak zein diren eta ekosistemetan zer ahalmen ustiatu ez den zehaztea, hazkuntza jasangarri eta lehiakorra bultzatzen duten politika estrategikoak diseinatzeko.

Testuan adierazitakoaren arabera, berritzea gehiago inbertitzea ez ezik, hobeto inbertitzea ere bada. Lehenengo eta behin, aukerak sortzen dira, ekonomia bakoitzean egon badauden gaitasunetatik hurbil dauden arlo berriak zein diren eta nolako konplexutasun-maila behar duten aztertzen denean. Ekonomiek erraztasun handiagoa daukate euren jakintza-oinarriarekin lotuta dauden arloetarantz dibertsifikatzeko. Sektore konplexuenek, ordea, ahalegin estrategiko handiagoak behar dituzte. Oro har, gaitasun sofistikatuak menperatzean ondoen lekuratuta daudenak ere badaude azkar hazten diren sektoreetan sartzeko prest, nahiz eta salbuespenak ere badauden; esate baterako, Alemania eta Japonia.

2001. urteaz geroztik, azkar hazten diren berrikuntza-arloetara iristeko aukera ugaldu da erabat, baina gaitasun konplexuak lortzeko aukerak, ordea, geldoago egin du aurrera. Hori dela eta, garapen-bidean dauden merkatuen ustiapenaren eta jakintza sofistikatuen garapenaren artean dagoen arrakala areagotu egin denez, desberdintasunak indartu daitezke. Era berean, gaitasun-motak ere badu eraginik: zientzia bera sarbide irisgarriena izan ohi da, ekoizpenak konplexutasun handiagoa behar du, teknologiak ekosistema aurreratuak eskatzen ditu eta enpresen gaitasunek ingurune dinamikoetan egiten dute aurrera. Hartara, Portugal bezalako herrialdeak teknologia aurreratuetarantz bideratu daitezke, eta Afganistanek bezalako beste herrialde batzuek, ordea, hasierako aukerak bilatzen dituzte oinarrizko zientzian eta funtsezko ekoizpenean.

Bigarren ikuspegiak “ustiatu gabeko ahalmena” aztertzen du, hau da, ekonomiak bere gaitasunen arabera ekoitzi lezakeenaren eta benetan ekoizten duenaren artean dagoen arrakala. Desfase handiena berrikuntza teknologikoan gertatzen da: oso herrialde gutxi dira euren oinarri zientifiko eta ekoizlea bete-betean patente bihurtzen dutenak. Eskualde-mailan, Ipar Amerikak eta Asiako leku batzuek patenteetan aurreikusten zuten ahalmena gainditu dute. Europan, Ozeanian eta, batez ere, Afrikan, ustiapen-mailak txikiagoak dira, ordea. Hori dela eta, agerikoa da botila-lepoak daudela merkaturaketa teknologikoan eta zientziaren, industriaren zein merkatuaren arteko egituraketan.

Oro har, azterketak baieztatu egin du ez dagoela berritzeko errezeta bakarra. Ekonomia aurreratuek transferentzia teknologikoa hobetu behar dute, garapen-bidean daudenek merkaturaketa zein ekintzailetza indartu behar dituzte eta hain garatuta ez daudenek oinarrizko gaitasunak sendotu behar dituzte, sektore konplexuetarantz aurrera egin baino lehen. Dibertsifikaziorako aukerak eta ustiatu gabeko ahalmenaren zehaztapena bateratzen direnean, ibilbide-orri estrategikoa eskaintzen da, berrikuntzarako politikak ekosistema bakoitzeko errealitatera egokitzeko eta epe luzerako itzulerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

wipo.int

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2026-05-14


Kontsultatu
Adimen Artifiziala

Epea:2026-11-02


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2026-05-14


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2026-12-11


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean

boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten
oharra

Bizkaian Ekintzailetza eta Berrikuntza sustatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-01-12

Aurreikusten
boletina

2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du


Argitaratuko:2026-01-08

Aurreikusten
boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten