menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

BaBesTu: Jabetza Industrialari buruzko azterlana - 2023

Industrial-jabetza Bizkaian eta EAEn

Hau "BaBesTu: Jabetza Industrial Bizkaian eta Euskal AEn" aldizkariaren 3. edizioa da.OEPMk argitaratutako datuak biltzen dira bertan, ez bakarrik Bizkaiko eta Euskal AEko jabetza industrialeko sistemen eskaerei buruzkoak, baizik eta haratago doazenak, eta beste adierazle batzuetan ere jartzen da arreta: zenbat eman diren, zenbat dauden indarrean, nortzuk ari diren eskaerak egiten, zein sektore teknikori dagozkion egiten ari diren erregistroak, zein den eremu geografiko bakoitza asmatzeko jarduera-ratioa.

Oro har, nabarmendu egin beharra dago Euskadiko egoiliarrek patente europarren inguruan egindako eskabideak indarrez hazi direla, eta, era berean, nazioarteko patenteek ere gora egin dute, neurri txikiagoan izan bada ere.

Seguruenik, patente europarren nahiz nazioarteko patenteen aldeko apustu horrek azaltzen du zergatik jaitsi diren patente nazionalen emakidaketaeskabideak.

Hartara, azpimarratu egin behar da neurri handi batean enpresa atzerritarrekin ezartzen direla harremanak eta haiek balio handiagoa ematen diotela eskabide europarrari espainiarrari baino, lurralde-irismena handiagoa delako eta OEPk eskabideari egitendion azterketa-prozesua kalitatekoa delako. Izan ere, nazioarteko aitortza dauka.

PATENTE NAZIONALAK

Bizkaian, ESPAINIAKO PATENTEEN ETA MARKEN BULEGOAK 2022an patente nazionalen inguruko eskabideei buruz argitaratu dituen datuen arabera, baieztatu egin da apurka-apurka jaitsi direla.Beraz, adierazle hori %36,7 jaitsi denez, 19koa izan da guztira. Bestetik, oraindik ere Bizkaiko zer udalerrik egin dituen eskabide gehien ez dakigun arren, Bilbo izan ohi da historiari begira.

EAE osoari begira, 2022. urtean ere behera egin dute, 51 eskabide egin dira-eta, hau da, 2021ean baino hamasei gutxiago. EAEko patenteen eskabide guztiak Estatukoen %4,1ekoak izan dira, eta,lortutako asmakizun-jardueraren ratioa 23koa izan denez, lehen aldiz izan da Estatuko ratioa (24) baino txikiagoa. Hori dela eta, lehen aldiz ez du Estatuko batezbestekoa gainditu, Babestun aztertzen den serie historikotik (2002), behintzat.

Aurten, berritasun moduan kontuan hartu dira Espainian aurkeztu diren patente nazionaletako 50 eskatzaile handienakizan direnei buruzko datuak. EAEri dagokionez, honako hauexek daude sailkapen horretako lehen postuetan: Salto Systems SL(6 eskabide) eta EHU(4).

Bizkaiko patente nazionalen emakiden atalean, aldaketarik egonez denez, 13 emakida eduki ditu guztira. Euskadin, ordea,35 egin direnez, 2021ean baino sei gutxiago izan dira, hau da, Estatuan guztira egondako emakiden %5,2.

EAEn patente nazionalen emakida gehien lortzen dituzten erakundeak zein diren nabarmenduz gero, zeresan handiagoa daukaten enpresak izan diraberriro, %62,8 lortu zituztelako 2022an. Partikularrek erdietsitakoak, ordea, emakida guztien %25,7koak izan dira.

PATENTE EUROPARRAK

OEPMk eskaintzen dituen datuen arabera, zenbait urtetan behera egin ondoren, EAE indarrez igo da horrelako adierazlean, 124 eskabidetik 169ra igo delako, hau da, Estatuan aurkeztutako eskabide europarren %12,7. Beraz, erkidegoak 2. asmakizun-ratio onena (77) lortu duenez, Nafarroak baino ez du gainditu, eta Espainia osokoa (23) baino 54 puntu handiagoa izan da.

Lurralde historiko guztiek gora egin duten arren, Bizkaia da gehien hazi den lurralde historikoa, 36 eskabidetik 66ra igo delako. Hori dela eta, %90 hazi da.

Atal honetan, berriro ere, ia-ia eskabide guztiak enpresenak izan dira. Gainera, indarrez igo dira, 114tik 156ra, hain zuzen ere, hau da, horrelako eskabideen %92,3.

50 erakunde handienen sailkapenean, 10 euskal erakunde agertzen dira. Haien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: 3. postuan, Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology SL(32); eta, ondoren, 4. postuan, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa zein Multiverse ComputingSL(16 eskabide).

NAZIOARTEKO PATENTEAK

Aurten, berritasun moduan, nazioarteko patenteen inguruko eskabideei buruzko datuak hartu dira kontuan. Datu horien arabera, hain zuzen ere, EAEk 2009an lortu zuen gehienekoa, eta, harrezkero, bere portaera nahikoa gorabeheratsua izan da, etengabe igo eta jaitsi delako. 2002an, ordea, zertxobait hazi da, eta 59 eskabidetik 61era igo da, hau da, Estatuan aurkeztutako nazioarteko patenteen inguruko eskabide guztien %6,8. Horren guztiorren ondorioz, EAEko asmakizun-jardueraren ratioa 28 puntukoa izan denez, 3. postuan dago autonomia-erkidegoen sailkapenean.

Bizkaia, patente europarren inguruko eskabideekin gertatzen den bezala, hazkuntza handiena eduki duen lurralde historikoa izan da, 2021eko 20 eskabideetatik 28ra igo delako, hau da, EAEn egindako eskabideen %45,9.

Atal honetan, berriro ere, ia-ia guztiak enpresenak izan dira, eta, zertxobait gehitu dira, 32 eskabidetik 41era igo direlako, hau da, 2022an aurkeztutako nazioarteko patenteen inguruko eskabideen %67,2.

Atal honetan ere, patente nazionalen inguruko eskabide gehien egin dituzten erakundeen zerrenda agertzen da. Kasu honetan, gehienak unibertsitateak dira, eta EHU 22. postuan dago, lau eskabide egin dituelako guztira.

ERABILGARRITASUN-EREDUAK

2022an, horrelako babes industrialaren inguruko eskabideek gora egin badute ere, emakidek behera egin dute, eta 98 egin dira, hau da, 2021ean baino 33 gutxiago, Estatuko emakida guztien %4,3, alegia. Horrez gain, 5. postuan dago Estatuko asmakizun-jardueraren sailkapenean, 57 puntuko ratioa lortu du-eta.

Hiru Lurralde Historikoak kontuan hartuta, emakiden arloan Bizkaia gehien jaitsi dena izan arren, 73tik 46ra jaitsi delako, EAEko erabilgarritasun-ereduen emakiden %46,9 lortu ditu.

Erabilgarritasun-ereduen emakiden banaketari erreparatuz gero, 2022an, partikularrak izan dira emakida gehienak erdietsi dituztenak (%58,1).

EAEn eskabide gehien egin dituzten erakundeen artean, Betapack enpresa (5) aipatu behar dugu, eta eskabide gehien egin dituen enpresa bizkaitarra Maier (4) izan da.

DISEINU INDUSTRIALAK

Diseinu industrial nazionalen emakidei dagokienez, hazi den parametroa da, 31tik 42ra igo delako. Horiek horrela, Estatu osoan, EAEn bertan, %3,7koa izan da emakida guztiak kontuan hartuta.

Oraingoan, Bizkaia da gehien hazi den lurraldea, 2021ean 17 emakida lortu bazituen ere, 24ra igo delako.Hain zuzen ere, EAEn diseinu industrialaren arloan lortu diren emakida gehienak erdietsi ditu (%57,1).

Eskatzaileen motaren arabera, horrelako jabetza industrialari dagokionez, partikularrak dira emakida gehien lortu dituztenak, %52,3, hain zuzen ere, enpresek erdietsitako %47,6ren aldean.

MARKA NAZIONALAK

Lau urtez jarraian behera egin ostean, EAEn, marka nazionalen emakidek gora egin dute 2022an, 1.812 guztira, hau da, 2021ean baino 358 gehiago. Euskal marka nazionalen emakidak Estatukoen %3,7koak izan dira.

Marka nazionalen emakidei dagokienez, Bizkaiko portaera EAEkoa bezalakoa izan denez, gora ere egin du. Hartara, bertan, marka nazionalen emakidak 908 izan dira, hau da, EAEko guztien %50,1.

Eskatzaileen motaren arabera, enpresenak diren marken emakiden kopurua handitu egin da nabarmen, azken urteotan behera egin ondoren. Horiek horrela, emakiden ehuneko handiena lortzen jarraitzen du, %53,0, hain zuzen ere, partikularrek lortutako %45,5en aldean.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten