menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2020

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, Barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ari diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren hasierako igurikapenak.

Enpresa berritzaileak

❝ Bizkaiko 10 enpresatik 5ek ekimen berritzaileak egin dituzte 2019an ❞


Kontsultatu


Etengabeko berrikuntza

❝ Bizkaiko 3 enpresatik 1ek jarduera berritzaileak egiten ditu etengabe ❞


Kontsultatu


Bizkaiko Berrikuntza Indizea

❝ Bizkaiko Berrikuntza Indizearen arabera, enpresen % 32,4k berrikuntza-maila handia edo oso altua du ❞


Kontsultatu


Berrikuntzaren eragina

❝ Enpresen % 68k eragin handia eta positiboa du negozioan, egindako berrikuntzei esker ❞


Kontsultatu


Lankidetza

❝ Enpresen % 38,5 lankidetzan aritu da beste enpresa eta erakunde batzuekin ❞


Kontsultatu


4.0 Industria

❝ Bizkaiko ekoizpen-industriako hirutik batek 4.0 industria definitzen duten teknologiekin lan egiten du ❞


Kontsultatu


4.0 industriaren sarrera

❝ 4.0 industria sartzeak kalitate eta malgutasun handiagoa ekarri die enpresei ❞


Kontsultatu


Helburutzat harturik ezagutzea zein neurritaraino sartu diren 4.0 Industriako teknologiak Bizkaiko enpresa produktiboetan, aurten gai horri buruzko hainbat galdera txertatu dira inkestan, horrela jakiteko 4.0 Industriako zein teknologia erabiltzen diren gehien Bizkaiko enpresetan eta nolako abantailak eman dizkieten enpresa horiei.

norabidea 2020 egiteko kontuan hartu dira Osloko 2018ko Eskuliburuaren bertsio berriko definizioak, zeintzuetan kendu egin den berrikuntza teknologikoaren eta ez teknologikoaren arteko bereizketa eta ezarri den berrikuntzak produktuan edota prozesuan egiten direla.

Aldaketa horren ondorioz haustura bat gertatu da orain arte egin diren txostenekin alderatuta; horregatik, norabidea 2020 txostenean argitaratu diren datuak ezin dira alderatu aurreko urteetakoekin.

BERRIKUNTZA-JARDUERA

norabidea 2020ko datuen arabera, Bizkaiko 10 enpresatik 5ek berrikuntza-jarduerak egin dituzte 2019an.

Gainera, enpresa horien %56,8k aitortu dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela azken 4 urteotan, etenik gabe edo era intermitentean.

Berrikuntza-jarduerak etenik gabe garatu dituzten enpresetan zentratzen bagara, ikusiko dugu hiru enpresatik batek sistematikoki berritu duela.

BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA

Inkesta honen oinarri den eta enpresetako berrikuntza-jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen Bizkaiko Berrikuntzaren Indizearen arabera, enpresen %32,4k berrikuntza-maila handia edo oso handia dute.

% 21,4k berrikuntza maila ertaina dute, eta % 46,1ek berrikuntza maila baxua edo oso baxua dute.

ENPRESA BERRITZAILEEN EZAUGARRIAK

Azterlanak Bizkaiko berrikuntza-jarduera sistematizatuaren hainbat aldagai identifikatzen ditu, eta aldagai horiek mantendu egiten dira denboran zehar. Honelako enpresek garatzen dituzte berrikuntza-jarduerak:

  • 50 langile baino gehiago dituztenek
  • Beste enpresa batzuekin lankidetzan jarduten dutenek
  • Beren jarduerak garatzeko Laguntza Publikoak jaso dituztenek
  • Beren fakturazio-portzentajea gorabehera esportatzen dutenek
  • Enpresa sortu berriek
  • I+G+B arloko langileak dituztenek
  • Inplementatutako ekintzekin beren igurikapenak ase dituztenek

JARDUERA BERRITZAILEAREN ONDORIOAK

Azterlan honek orobat erakusten du zein ondorio ekarri dizkieten enpresei beren jarduera berritzaileek.

Aipatzekoada enpresen % 68k inpaktu “handia” nabaritu dutela galderetan aipatutako arloetakoren batean.

Hauek dira enpresek gehien aipatu dituzten ondorioak:

  • Eskaintzen dituzten ondasun edo zerbitzuen kalitate handiagoa
  • Fakturazio eta irabazi-marjina handiagoak
  • Erantzun epeak murriztea bezeroen premiei egokitzeko
  • Malgutasun handiagoa produkzioan edo zerbitzuak emateko orduan
  • Eskainitako produktu- edo zerbitzu-sorta zabaltzea
  • Lan giroa eta produktibitatea hobetzea

JARDUERA BERRITZAILEAREN ARRAKASTA MAILA

2018arekin alderatuta, % 62,1etik (2018) % 65,3ra (2019) hazi da hasierako helburuak edo igurikapenakdezente edo erabat bete dituzten enpresa berritzaileen portzentajea.

ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

Bizkaiko enpresen %38,5 lankidetzan aritu dira azken urtean.Berritzaile eta ez-berritzaile bezala sailkatutako enpresen desberdintasun handienetako bat da ez-berritzaleek berritzaileek baino askoz gutxiago parte hartzen dutela eragile teknologiekiko lankidetzetan.

Enpresek emandako datuen arabera, lankidetzaren helburuak gainditu edo gutxienez bete egin dira kasu gehienetan; lankidetzan diharduten enpresen % 49,5ek adierazi dute euren helburuak bete dituztela eta % 11k, berriz, gainditu egin dituztela.

Aztertzen baditugu zeintzuk diren enpresak beste enpresa edota organismo batzuekin lankidetzan jardutera bultzatu dituzten arrazoiak, % 48,5ek adierazi dute merkatuko arrazoiengatik egin dutela, batik bat merkatu berriak irekitzeko.

ENPRESA EZ-BERRITZAILEAK

Beste muturrean daude 2019an inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten enpresak, %51,2 alegia.

Enpresa talde horretako konpainia gehienek berriro adierazi dute beren ustez ez dela beharrezkoa ekimen berritzaileak egitea, batzuek ez dutelako premiarik ikusten, beste batzuek pentsatzen dutelako ez dagoela ondasun eta zerbitzu berritzaileen eskaerarik, eta besteek, aldiz, berrikuntzaren kostuagatik.

Berritzen ez duten enpresen %53,1ek diote nolabaiteko laguntzak (dirulaguntzak, orientazioa, zerbitzu teknologikoak, e.a.) beharko lituzketela egoera hori aldatzeko.

4.0 INDUSTRIA

Helburutzat harturik ezagutzea zein neurritaraino sartu diren 4.0 Industriako teknologiak Bizkaiko enpresa produktiboetan, aurten gai horri buruzko hainbat galdera txertatu dira inkestan, horrela jakiteko 4.0 Industriako zein teknologia erabiltzen diren gehien Bizkaiko enpresetan eta nolako abantailak eman dizkieten enpresa horiei.

Jasotako datuen arabera, industria produktiboaren sektoreko Bizkaiko 3 enpresatik 1ek lan egin du 4.0 Industria definitzen duten teknologietakoren batekin.

Aztertutako teknologietatik, hauek dira Bizkaiko industrian gehien erabiltzen direnak:

  • Lantegiko, prozesu operatiboetako, balio-kateko (hornitzaileak eta bezeroak) eta departamenduetako datuak integratzea softwarea erabiliz (CRM, ERP, GMAO, e.a.) (% 19,0)
  • 3D simulazioak (% 15,1)
  • Eta, CloudComputing-a (% 14,5)

Beste teknologia batzuk (adibidez, errealitate birtuala, errealitate areagotua edo ikusmen artifiziala) ez dira hainbeste erabiltzen Bizkaiko industrian.

Aipagarria da Bizkaiko industria produktiboaren sektoreko enpresetatik % 7k bakarrik jaso eta aztertzen dituztela datu kopuru handiak-halaeuren produkzio sistemetatik nola bezero eta hornitzaileengandik- softwarearen bidez erabakiak hartzeko (CRM, ERP, GMAO, e.a.)

Eta enpresa horietatik lautik batek erabiltzen ditu Adimen Artifizialeko sistemakdatuak egoki interpretatzeko,haietatik ikasten dutelarik eta zeregin edo helburu zehatzak lortzeko erabiltzen dituztelarik.Industria osoaren % 1,7 dira.

4.0 INDUSTRIA EZARTZEAK DAKARTZAN ABANTAILAK

Enpresei galdetu zaie zein abantaila lortu dituzten teknologia horiek erabilita, eta hauek dira gehien aipatu diren bi ondorioak: kalitatearekin lotutakoak (% 63,8) eta malgutasunarekin lotutakoak (% 55,0).

4.0 INDUSTRIAKO ENPRESEN PROFILA

Azterlan honi esker posible izan da baita ere 4.0 industriaren barruan 4.0 industriako teknologiak erabili dituzten enpresen profil bat taxutzea. Honelakoak dira:

  • Enpresa sortu berriak
  • Esportatzen duten enpresak
  • I+G+B arloko langileak dituzten enpresak
  • 50 pertsona baino gehiagoko plantilla duten enpresak
  • Beste enpresa edota organismo batzuekin lankidetzan jarduten duten enpresak
  • Sarrera fasean dauden produktuak merkaturatzen dituzten enpresak

Profil hau bat dator, neurri handi batean, enpresa berritzaileekin.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Robotika industrialaren joerak 2021erako


Argitaratuko:2021-02-25

Aurreikusten
oharra

Patentek, Diseinu Industrial, Erabilgarrita-ereduak eta Markak Bizkaian - 20202


Argitaratuko:2021-02-10

Aurreikusten
boletina

Antolatzile Jabetza Industrialaren Diagnostiko Zerbitzua


Argitaratuko:2021-02-04

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren egoera


Argitaratuko:2021-01-28

Aurreikusten
boletina

Zibersegurtasunerako eta enpresetako I+Grako laguntzak


Argitaratuko:2021-01-21

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2020-12-23

Aurreikusten
boletina

Negozio-eredu berritzaileen adibideak


Argitaratuko:2020-12-16

Aurreikusten
boletina

Nazioartekotzeko eta Ikertzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-12-10

Aurreikusten
boletina

Kalifikazio fiskaleko txosten teknikoak I+G+B proiektuetarako, 2020


Argitaratuko:2020-12-03

Aurreikusten
boletina

Industria 4.0 eta Zibersegurtasunerako laguntzak


Argitaratuko:2020-11-26

Aurreikusten
boletina

Exoeskeleto bat gai da langileen lanerako gaitasuna eta indarra handitzeko


Argitaratuko:2020-11-18

Aurreikusten
boletina

Arroz-azalez eginiko auto-piezak probatzen ari da


Argitaratuko:2020-11-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 38,5ek proiektu komunak garatzeko ezagutza partekatzen du


Argitaratuko:2020-11-05

Aurreikusten
boletina

Lantegi adimenduna, industria-iraultza berria


Argitaratuko:2020-10-22

Aurreikusten
boletina

Industria berrabiarazteko robotak


Argitaratuko:2020-10-15

Aurreikusten