menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

EAE adimen artifiziala gehien ezartzen duten enpresak dituzten erkidegoen artean dago, hamar langile edo gehiagoko konpainien %20,6k teknologia hori ezarrita dutelako 2024an, INEren datuen arabera. Madrilen eta Kataluniaren atzetik dagoen arren, Euskadik Estatuko batezbestekoa (%21,1) gainditu du, eta lehenengo postuetan dago kokatuta. Espainia osoan, enpresen AAren erabilera 2023ko %12,4tik 2024ko %21,1era igo da, aurrerakuntza nabariaren erakusgarri, nahiz eta oraindik lurraldeen, sektoreen eta enpresen tamainaren arabera desberdina den.

Adimen artifizialaren ezarpenaren aldeak nabariak dira ekoizpen-sektoreen artean. IKT arloa lider nagusia da, ia-ia bertako enpresen %59k teknologia horiek darabiltzatelako eta proportzio hori batezbesteko nazionala baino askoz handiagoa delako. Arlo horren atzean, zerbitzuak daude, eta, bertan, lau konpainiatatik batek AA darabil. Industria eta eraikuntza, ordea, nahikoa atzean daude, haien tasak %17,5ekoa eta %11,4koa direlako, hurrenez hurren. 2022tik 2024ra, sektore teknologikoaren hazkuntza bizi-bizia izan da, bere erabilera 27 ehuneko baino gehiago igo delako. Hori dela eta, baieztatu egin da digitalizazioaren sustatzailea dela ekoizpen-sare osoan.

Aldeak ere nabariak dira enpresen tamainaren arabera. Konpainia handien erdien baino gehiagoaren esanetan (%58,2), adimen artifiziala darabilte, mikroenpresen %13,4ren aldean. Hori dela eta, ageri-agerikoa da arrakala hori ia-ia 45 ehunekokoa dela. Alde horrek iradokitzen duenez, antolakuntzaren eta inbertsioaren arloko gaitasunak erabakigarriak dira AA ekoizpen-prozesuetan ezartzeko orduan. Edonola ere, enpresa handien artean ere, oraindik enpresen herenek urrats hori eman ez dutenez, argi eta garbi dago oraindik ezarpena orokorra ez dela, nahiz eta indartsu aurrera egiten ari den.

Erabilerei eta oztopoei dagokienez, teknologia hedatuenak testuen meatzaritza, ahotsaren ezagutza eta berezko hizkuntzaren sorrera dira, eta informazioa zein komunikazioa kudeatzea dute helburu. Aplikazio aurreratuenak (robotika edo ibilgailu autonomoak), ordea, ozta-ozta ezartzen hasi dira. Ezartzeko orduan, zailtasun nagusia ez da hainbeste erabilgarritasunik ez duela antzematea, barne-mailan ezjakintasuna egotea eta prestakuntza digitalik ez edukitzea baizik: AA ez darabilten hamar enpresatatik ia-ia zortzik arrazoi hori aipatu dute. Datu horrek, hain zuzen ere, eraldaketa digitala azkartzeko orduan teknologia ezartzea ez ezik horri onura ateratzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea ere funtsezkoa dela dioen ideia indartzen du.

COTEC.ES

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera

boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten