menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Urtero,WIPOk Berrikuntzaren Munduko Indizea egiten du, eta, bertan, munduko ekonomia berritzaileenak zein diren adierazten da. Horrez gain, 130 bat ekonomiatako berrikuntzaren emaitzak sailkatu eta haien indarrak zein ahuleziak ere nabarmentzen dira bertan.

Euskadi maila globalean nabarienak diren 100 berrikuntza-klusterren artean ez badago ere, euskal lurraldean ezarritako bi erakunde hauek nabarmentzen dira Espainiako testuinguruan: Iberdrola eta BBVA.

Sailkapen horretan, Espainia 28. eta 30. postuen artean egon da kokatuta azken bost urteotan. Gaur egun, esaterako, 29. postuan dago, bertan guztira 139 ekonomia daudela kontuan hartuta.

Berrikuntza-klusterrei dagokienez, Espainiak bi berrikuntza-kluster ditu munduko 100 lehenengoen artean. Bartzelona 45. postuan dago; eta Madril, 47.an.

Oraindik ere, berrikuntzaren egoera globalean, hiriko zenbait kluster dira nagusi, eta sorkuntza teknologikoan zein patenteen nazioarteko eskabideen (PCT) aurkezpenean dira liderrak.

Besteak beste, honako hauexek dira munduko kluster nabarienak:

  • Shenzhen-Hong Kong-Guangzhou (Txina eta Hong Kong)
  • Tokio-Yokohama (Japonia)
  • San Jose-San Francisco (Estatua Batuak)
  • Beijing (Txina)
  • Seul (Hego Korea)

Elkarrekin, Shenzhen-Hong Kong-Guangzhouko eta Tokio-Yokohamako klusterrek maila globalean aurkeztutako bost PCT eskabidetatik ia-ia bat aurkezten dute.

Jarduera berritzailearen intentsitatea biztanle-dentsitatearen arabera aztertzen denean, honako hauexek nabarmentzen dira:

  • San Jose-San Francisco (AEB)
  • Cambridge (Erresuma Batua)
  • Boston-Cambridge (AEB)
  • Ningde (Txina)
  • Oxford (Erresuma Batua)

Kluster horiek agerian uzten dute berrikuntza lurralde txiki samarretan garatu daitekeela eta eragin global esanguratsua sortu daitekeela.

100 berrikuntza-kluster garrantzitsuenen banaketa geografikoari dagokionez, hiru eskualde hauetan kokatzeko joerak bere horretan dirau:

  • Ipar Amerika
  • Europa
  • Asia

Ekonomien arabera, Txina liderra da bigarren urtez jarraian, 24 kluster ditu-eta. Ondoren, honako hauexek daude: Estatu Batuak (22; eta, bertan, San Jose-San Francisco da nagusi), Alemania (7; eta, bertan, Munich da nagusi), India (4; eta, bertan, Bengaluru nabarmentzen da) eta Erresuma Batua (4; eta, bertan, Londres da erreferentzia).

Aurten, 10 kluster lehen aldiz sartu dira lehenengo 100 postuen artean:

  • Estatu Batuetan: Miami (67.a), Phoenix (78.a) eta Salt Lake City (92.a)
  • Txinan: Ningbo (93.a) eta Ningde (99.a)
  • Europan: Dublin (71.a), Oslo (85.a), Hanburgo (91.a) eta Manchester (94.a)
  • Mexikon: Mexikoko Hiria (79.a).

Mexikoko hiriburua sartu denez, orain bigarren kluster latinoamerikarra dago sailkapenean, Brasilgo São Paulokoarekin batera (49.a).

Datu horiek argi-argi uzten dute berrikuntza ekonomia tradizionaletan garatzen dela eta, horrez gain, kluster berriak ere hedatu direla munduko beste eskualde batzuetan. Hori dela eta, agerikoa da egoera globala gero eta dinamikoagoa eta dibertsoagoa dela teknologiaren nahiz zientziaren arloan.

WIPO.INT

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera

boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten