menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Etorkizuneko elikadura batez ere izango da trazagarria, gardena, segurua, osasuntsua, garbia, birsortzailea, zaporetsua, freskoa, elikagarria, pertsonalizatua eta karbono aldetik neutroa, gainera, botika prebentibo gisa funtzionatuko du.Halaxe dio elikadura arloko konponbideak bultzatzen dituen“KM ZERO Food Innovation Hub” ekimenak sustatu eta prestatutako “Fooduristic’22. Elikaduraren etorkizuna lideratzenduten 50 pertsonak”txostenak.

Txosten horrek hainbat gogoeta eta ikuspegi jasotzen ditu, bai industriarenak, bai erakundeenak, eta baita ere elikadurako konponbide berritzaile eta jasangarrienak garatzen ari diren mundu mailako startup garrantzitsuenenak.Denek aipatzen dute nolakoak izango diren etorkizuneko elikagaiak, eta ondorioztatu dute sektoreak eraldatu egin behar duela gaur egun dituen erronkei aurre egiteko.Aukeratutako figurak KM ZERO Squad taldeko kide ere badira. KM ZERoSquad enbaxadore-sare bat da, sektorea irauli duten mundu guztiko pertsonak biltzen dituena.

Zentzu horretan, aditu guztiak bat datoz esatean elikaduraren industriak zaindu egin behar dituela baliabide naturalak, eta ekoizpen- nahiz banaketa-prozesuak hobetu behar dituela, ingurunean duen inpaktua ahalik eta gehien gutxituz, plastikoa eta antzeko materialen erabilpena murriztuz, elikagaien hondamena saihestuz, eta elikagai osasuntsu, zaporetsu eta jasangarri berriak sortuz. Horrelako aldaketa bat egiteko, ezinbestekoa da sinergiak sortzea agritech eta foodtech arloetako startup-ekin, punta-puntako konponbide azkarrenak eskaintzen baitituzte aipatu ditugun erronka guztiei aurre egiteko.

Txostenaren ondorio nagusietako bat da inpaktu gehien duen inbertsioa dela agritech eta foodtech arloetan egiten dena, eta nagusitu egin direla nekazaritza eta elikadurako kate osora disrupzioa daramaten proiektuak: hasi landa-eremuan lurzorua leheneratzeko eta nekazaritza adimenduna garatzeko konponbideetatik, eta prozesu industrialak hobetzeko Adimen Artifiziala edo robotika bezalako teknologietaraino.TheTechFoodMagazine aldizkariaren arabera, granjetatik eta hornikuntza-katetik hurbilen lan egiten duten startup-ek kontsumitzailearengana zuzenduta daudenek baino kapital gehiago bildu zuten iaz.

foodretail.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Trantsizio digitalerako laguntza-programa

boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten