menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA - 2026
Laguntzak: Berrikuntza

Programa hau bost jardun-arloren bitartez gauzatuko da:

  • 1. arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
  • 2. arloa: Enpresa berritzaile berriak.
  • 3. arloa: Ekintzailetza ekosistema sustatzea.
  • 4. arloa: Azelerazioa.
  • 5. arloa: Startupen azelerazio-programak aktibatzea Bizkaian

Epea:

Eskabideak aurkezteko epea

2026ko otsailaren 2tik 27ra

Jatorrizko:BAO - 5. zk. 2026, urtarrilak 09. Ostirala
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/promocion-economica
94 612 56 00 // 94 406 80 08

1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN GARAPENA

Xedea

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute

Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.

Onuradunak

Pertsona fisiko edo juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntzaren onuradun izateko:

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  • Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2024ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztenak.
  • Negozio-unitate berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztenak, beti ere barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den eragile zientifi_ ko-teknologikoak izan daitezke dirulaguntzen onuradunak: Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak, Zentro teknologiko multifokalizatuak, Zentro teknologiko sektoriala eta. Ikerketa kooperatiboko zentroak.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Honako hau joko da diruz laguntzeko egitatetzat: Enpresa berritzaile berrien sorrera.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Proiektua garatzeko kanpo-gastuak:

  • Bideragarritasunari, merkatuari, komunikazioari eta marketinari buruzko azterlanak, bai eta txosten teknikoak ere.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bidaiak egitea eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
  • Enpresa berritzaile berrien kasuan, Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea

2. ARLOA: ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK

Xedea

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Dirulaguntzaren onuradunak

  • Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten enpresa berritzaile berriak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin
  • EJZko altaren lehenengo data 2024ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa izatea
  • Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Merkataritzako sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Enpresa berria sortzeagatiko prima

Proiektua garatzeko kanpo-gastuak:

  • Enpresa berria eratzea.
  • Enpresa berria abiaraztea.
  • Bidaiak egitea eta azoketara joatea.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.

Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea

Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa

3. ARLOA: EKINTZAILETZA EKOSISTEMA SUSTATZEA

Xedea

Bizkaian lider diren enpresen eta Bizkaiko ekintzailetza-sistemaren arteko interakzioa erraztea.

Dirulaguntzaren onuradunak

Bizkaiko produkzio-zentroari atxikita lanaldi oso baliokidean gutxienez enplegu 1 duten eta lana Bizkaian egiten duten enpresa liderrak izan daitezke dirulaguntzen onuradun

Diruz lagundu daitekeen egitatea

  • Berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea. Plan honen xedea da enpresa traktoreek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetzea, Bizkaiko startupekin lankidetzaren eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren bidez
  • Bizkaian startupak dinamizatzeko prozesu bat garatzea. Prozesu hori enpresa traktoreak bultzatuko du, eta bere ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-esparruetan zentratuko da.

Berrikuntzarako lankidetza-plana eta startupak dinamizatzeko programa kanpoko aholkularitza adituarekin eta Beaz, SAUren ikuskaritzapean egingo dira.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

  • Berrikuntzarako lankidetza-plana garatzeko kanpo-aholkularitza gastuak.
  • Startupak dinamizatzeko programa bat diseinatu, garatu eta ezartzeko kanpo-aholkularitza gastuak.

4. ARLOA: AZELERAZIOA

Xedea

Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta

Dirulaguntzaren onuradunak

Pertsona juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntzaren onuradun izateko:

  • Gutxienez ere 30.000 euroko kapital soziala ordainduta dutenak
  • Eskabidea aurkezten denean, lanaldi oso baliokidean gutxienez 4 lanpostu dutenak,
  • 150.000 euroko edo gehiagoko fakturazioa 2024eko ekitaldian

Diruz lagundu daitekeen egitatea

  • abian dagoen negozioaren eskalabilitatea merkatu berrietara,
  • fakturazioa eta enplegua handitzea,
  • lehiakortasuna areagotzea

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira azelerazio-proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza baten gastuak

5. ARLOA: STARTUPEN AZELERAZIO-PROGRAMAK AKTIBATZEA BIZKAIAN

Xedea

Diruz lagundu daitezkeen egitatetzat hartuko dira startupak azeleratzeko programak, baldin eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistema ezagutaraztea eta parte hartzen duten startupen eta hura osatzen duten eragileen arteko sinergiak sortzen laguntzea badute helburu, Bizkaiko enpresa-ehuna tartean sartuta.

Onuradunak

Enpresa azeleratzaile pribatuak izan daitezke diru-laguntzen onuradun.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Azelerazio-programak gutxienez honako alderdi hauek jaso beharko ditu:

  • Bizkortu beharreko startupek berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan beharko dute, eratze- eskritura publikoaren bidez inskribatuta egon beharko dute Merkataritza Erregistroan edo jatorrizko herrialdeko sozietateen erregistro ofizialean, eta ez dira 10 urte baino gehiago igaro inskripzio-datatik.
  • Azelerazio-programa aurrez aurre garatu beharko da BAT, B Accelerator Tower-en, BEAZ, SAU-k horretarako prestatutako guneetan.
  • Azelerazio-programa garatzeko gutxieneko iraupena 4 astekoa izango da, aurrez aurreko formatuan.
  • Azeleratu beharreko gutxieneko startup kopurua 5 izango da.
  • Azeleratu beharreko startupetatik gutxienez % 60k EAEtik kanpokoak izan behar dute. f) Programako ordu guztien % 5, gutxienez, enpresa- hazkunderako funtsezkoak diren esparruetan gaitzeko izango dira, hala nola estrategia, berrikuntza, nazioartekotzea, finantzak, talentuaren kudeaketa, marketin digitala eta merkaturatzea.
  • Programako ordu guztietatik, gutxienez 10 ordu erabili beharko dira estrategia, berrikuntza, nazioartekotzea, finantzak, talentuaren kudeaketa, marketin digitala eta merkaturatzea bezalako gaietan parte hartzen duen startup bakoitzaren mentorizazio indibidualerako.
  • Programako ordu guztietatik, gutxienez 2 astean, programan parte hartzen duten startupek Bizkaiko Lurralde Historikoko beste startup, enpresa, bitarteko agente, zentro teknologiko, unibertsitate edo antzekoekin networkinga egiteko erabili beharko dira

GAUZATZEKO EPEA

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2025ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Joerak

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-03-21


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du

boletina

2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du


Argitaratuko:2026-01-08

Aurreikusten
boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten