menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
ADIMEN ARTIFIZIALA LAGUNTZA-PROGRAMA - 2026
Laguntzak: Adimen Artifiziala

Programa honek helburu hauek ditu:

  • Adimen artifizialean oinarritutako zerbitzuak eta/edo soluzioak aplikatzeko proiektuak industria-enpresetan.
  • Datuaren kudeaketa estrategikoaren esparruko proiektuak, adimen artifizialean oinarritutako konponbideak bizkortzea helburu dutenak.

Programa honen helburua euskal enpresetan adimen artifizialaren adopzio eraginkorra sustatzea da, antolakuntzari zein alderdi teknikoei heltzen dien adopzio-ibilbide baten bidez.

Epea: azaroaren 2ra arte

Amaiera data

Martxoaren 24etatil azoroaren 2etara

Jatorrizko:EHAA - 55. zk., 2026ko martxoaren 23a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34 902 70 214 2 // +34 944 03 70 00

Erakunde onuradunak

Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industria-enpresek (pertsona fisikoak edo juridikoak) edo industria-produktuarekin edo -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresek

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

I.– AA eta Datuaren estrategia.

Erakundean Adimen Artifizialaren estrategiarako ibilbide-orria diseinatzera eta negozioaren helburuekin bat datozen erabilera-kasuak identifikatzera bideratutako jarduerak. Era berean, AA modu etiko, seguru eta fidagarrian eskuratzea eta erabiltzea bermatuko duen datuaren estrategiaren definizioa babesten da.

a) AAren estrategiaren definizioa eta diseinua.

– Aholkularitza AAren Estrategian.

– AAren heldutasunaren diagnostikoa.

– AAren erabilera-kasuak identifikatzea.

– AAren eskalatze-estrategia.

– AAren estrategiaren definizioarekin eta diseinuarekin lotutako beste proiektu batzuk.

b) Datuaren Estrategiaren definizioa eta diseinua.

– Aholkularitza Datuaren Estrategian.

– Datuaren Heldutasunaren diagnostikoa.

– Datuaren estrategiaren definizioarekin eta diseinuarekin lotutako beste proiektu batzuk.

II.– AAren eta Datuaren Gobernua.

Adimen artifizialaren eta datuaren kudeaketaren arloko gobernantza-politikak definitzera eta ezartzera bideratutako jarduerak. Ekintzek bat etorri behar dute indarrean dagoen araudi esparruarekin, hala nola, AI Act eta Data Act, eta praktika etiko, arduratsu eta gardenak sustatu behar dituzte AAn oinarritutako teknologien garapenean eta erabileran.

a) AA kudeatzeko sistema ezartzea.

– Araudia betetzearekin bat etortzeko aholkularitza.

– AAren Politikak egitea.

– AAren soluzioetarako arriskuak ebaluatzeko sistemak.

– Egokitzapena eta ISO 42001 ziurtagiria edo baliokidea.

– UNE 0086 espezifikaziora egokitzea, AAren iraunkortasunari dagokionez.

– AAren kudeaketarekin lotutako beste proiektu batzuk.

b) Datuaren Gobernu Sistema ezartzea.

– Datuaren gobernu-sistema ezartzea (UNE 0085).

– Datuaren gobernu, kudeaketa eta kalitateari buruzko UNE espezifikazioetara (0077, 0078, 0079 eta 0080) edo baliokideetara egokitzea.

– Datuaren kudeaketarekin zerikusia duten beste proiektu batzuk.

III.– Azpiegitura eta datuak.

Batez ere jarduera teknikoak, azpiegitura teknologikoa eta datuen eskuragarritasuna prestatu eta egokitzera bideratuak, Adimen Artifizialean oinarritutako proiektuen inplementazio eraginkorra errazteko helburuarekin.

a) Atzitzeko, biltegiratzeko, kudeatzeko, prozesatzeko eta elkarreragingarritasunerako azpiegitura prestatzea eta egokitzea:

– Sentsorika, IoT soluzioak, datuak atzitzeko prozesuen digitalizazioa.

– Datu-baseak eta datuetarako sarbidea birtualizatzeko sistemak egokitzea.

– Datuak prozesatzeko inguruneak zabaltzea.

– Datuen elkarreragingarritasuna eta estandarizazioa.

– Azpiegitura eta datuak prestatu eta egokitzeko beste proiektu batzuk.

b) Ustiapena, datuen analisia eta partekatzea:

– Business Intelligenceren dashboardak garatzea.

– Visual Analytics.

– Datu-espazioak.

– Datuaren ustiatzearekin zerikusia duten beste proiektu batzuk.

IV.– AA soluzioak.

AArekin zerikusia duten zerbitzuak garatzeko edo ezartzeko jarduerak, batez ere enpresaren prozesuen iragarpena, optimizazioa, automatizazioa, kalitatea eta laguntza lortzera bideratuak:

a) AAn oinarritutako merkataritza-soluzioak ezartzea:

– RPAn (Robotic Process Automation) oinarritutako automatizazio-soluzioak.

– NLPn oinarritutako soluzioak (Natural Language Processing).

– Ikuspegi Artifizialean oinarritutako soluzioak.

– AA barne hartzen duten plangintza- eta kudeaketa-tresnak.

– AA soluzioak ezartzeko beste proiektu batzuk.

b) AA Aplikatuko soluzioen garapena:

– Machine Learning eta Deep Learning.

– AA Sortzailea.

– Konputazio kuantikoa, AA kuantikoa edo inspirazio kuantikokoa.

– Biki digitalak.

– Ikuspegi Artifizialean oinarritutako soluzioak.

– AAren soluzioak garatzeko beste proiektu batzuk.

V.– Gaikuntza eta lidergoa Aan.

Datura eta berrikuntzara bideratutako antolamendu-kultura sustatzera bideratutako jarduerak, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta laguntza-ekintzen bidez EAEn jarduera garatzen duten pertsonentzat. Ekimen horien helburua da erakundea prestatzea adimen artifizialean oinarritutako soluzioak hartzeko, aldaketarekiko erresistentzia murriztuz eta pertsonen, prozesuen eta teknologiaren arteko lerrokatzea ziurtatuz.

a) AAn gaitzeko plana.

– AAn gaitzeko plan korporatiboa egitea (AI Act).

b) Gaikuntza eta lidergoa AAn.

– Langileen AAn gaitasun digitalak ebaluatzea.

– Langileak sentsibilizatzeko eta gaitzeko beste jarduera batzuk AAn.

– Proiektuak hasi eta gehienez 12 hilabeteko epean gauzatuko dira.

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Joerak

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2026-05-14


Kontsultatu
Adimen Artifiziala

Epea:2026-11-02


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2026-12-11


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2026 laguntza berriak enpresentzat

boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten
oharra

Bizkaian Ekintzailetza eta Berrikuntza sustatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-01-12

Aurreikusten
boletina

2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du


Argitaratuko:2026-01-08

Aurreikusten
boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten