menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Mundu fisikoan ezarritako adimen artifiziala, konputazio kuantikoaren lehenengo erabilera-kasuak, bioteknologiako aurrerapenak eta hondakinen balorizaziorako teknologia termokimikoak berrikuntza teknologikoko funtsezko ardatz moduan sendotuko dira 2026an, Eurecat zentro teknologikoaren esanetan

Adimen artifizial agentzialaren bidez bultzatutako automatizazioak, konputazio kuantikoko aurrerapenek, bioteknologiako berrikuntzek eta teknologia termokimikoen garapenak 2026rako joera teknologikoen mapa nagusia eratzen dute, Eurecaten aurreikuspenen arabera. Bilakaera-fasean dauden teknologia horiek sektore industrial eta ekonomiko estrategikoetan sendotzen hasiko dira.

Zentro teknologikoko Daniel Casellas zuzendari zientifikoak azpimarratu duenez, enpresei aldaketa horiei aurrea hartzen laguntzea da Eurecaten lehentasunetako bat. Horretarako, irtenbide berritzaileak eta eragingarriak ezarriko dira, diziplina anitzeko talde zientifikoaren jakintza kontuan hartuta.

Arlo digitalean, adimen artifizial agentzialaren heldutasun-maila handiagoa izango da, eta webgune agentziala garatzen hasiko da. Interneteko arkitektura berria izango denez, AAko agenteen arteko elkarreragin automatizatu eta segurua lortuko da. Aldi berean, konputazio kuantikoak aurrera egingo du zenbait sektoretan dituen lehenengo ezarpen praktikoetarantz; esate baterako, farmaziagintza, finantzak edo logistika. Horrez gain, kriptografia postkuantikoranzko iragaitza ere azkartuko da.

AAk eta robotikak bat egiten dutenean, adimen artifizial fisikoaren hedapena bultzatuko da, eta antzemateko, arrazoitzeko eta jarduteko gaitasuna izango du benetako munduan, roboten, ibilgailu autonomoen edo sistema industrialen bidez. Ikuspegi horrek oso eragin nabaria izango du industrian, gaur egun bertan algoritmo berri horiek erabili ditzaketen robot ugari daudela kontuan hartuta.

Jasangarritasunari dagokionez, teknologia termokimikoak, pirolisia eta gasifikazioa, esaterako, funtsezko irtenbideak dira hondakin konplexuen kudeaketarako eta deskarbonizaziorako. Horri esker, balio energetikoa duten bioerregaiak, biomaterialak zein gasak lortzen dira, eta ekonomia zirkularrerantz egiten da aurrera.

Azkenik, bioteknologiak gero eta pisu handiagoa izango du berriro zenbait arlotan; esate baterako, elikagaigintza, osasuna eta industriako prozesuak. 2026an, adimen artifizialaren, teknologia omikoen eta elikagaigintzaren integrazioa areagotuko denez, zenbait arlo bultzatuko dira; adibidez, proteina alternatiboak, doitasunezko hartzidura eta diagnostiko biomediko aurreratua.

eurecat.org

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko

boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten
oharra

Bizkaian Ekintzailetza eta Berrikuntza sustatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-01-12

Aurreikusten
boletina

2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du


Argitaratuko:2026-01-08

Aurreikusten
boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten