menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Teknologia berriak etengabe ari dira aldatzen produkzioaren eta zerbitzuen esparruetako lanpostuak.Eta diseinuaren esparrua izango da hurrengoa.Adimen artifizialak ikasiko ote du sortzaile izaten? Teknologia berriak etengabe doaz aurrera gurekin batera, eta aldaketak eragin dituzte gure lan egiteko, bizitzeko eta erlazionatzeko moduan

Halere, aldaketa horiek gero eta azkarrago gertatzen dira orain, eta horren ondorioz, azken urteotan zailagoa izan da egitura egonkorrak finkatzea, batik bat, enpleguaren eta ekonomiaren arloetan. Izan ere, etengabe aldatzen ari dira beharrezko lanpostu-kopurua, lanpostu-motak, lanpostu horietarako behar dugun prestakuntza eta soldatak.

Orain, lehen aldiz, teknologia berriak erabakien esparrura iristen ari dira, eta hori sakon aztertu beharreko gai bat da, den-denoi eragingo digulako ezinbestean, besteak beste, baita arkitektoei ere.

Arkitekturaren arloan, teknologia berriek bidea erraztu digute azken 40 urteotan, eta gaur egun programa informatikoak erabiltzen ditugu ia edozertarako: planoak egiteko 2Dn edo 3Dn, renderizatzeko, neurketak egiteko eta aurrekontuak kalkulatzeko, ebaluazio energetikoak egiteko, dokumentuak idazteko, e.a.Teknologiei esker, azkarrago lan egiten dugu eta azkarrago hartzen ditugu erabakiak, baina era berean teknologiek hainbat lanpostu suntsitu dituzte eta behartu egin gaituzte etengabe eguneratuta egotera.

Higharcstartup-ak dio gai dela “zuretzat etxe bat sortzeko arkitektorik kontratatu gabe”.Enpresa horrek etxebizitzak diseinatzeko aplikazio bat sortu du, balizko erosleari bere etxebizitzaren diseinu optimoa erakusten diona bere lehentasunen arabera.Horretarako, software indartsu bat erabiltzen du,espreski programatuta dagoena hainbat aldagai (kokapena, tamaina, programa, estetika, kostuak, e.a.) azkar erlazionatzeko, eta ematen duen emaitza ona omen da, eraikuntza-lanak hasteko behar den dokumentazio eta guzti.

arquitecturayempresa.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak

boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten