menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
2021eko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana dirulaguntza programa
Laguntzak: Berrikuntza
  • Diru laguntzak Bizkaiko enpresek lehiatzeko, berritzeko eta teknologikoki aurreratutako inbertsioak egiteko duten gaitasuna handitzea, modu jasangarrian eta ingurunean integratuta. Diruz lagunduko dira enpresaren lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak, erakundearen edozein arlotan berrikuntza-proiektuak (prozesua, produktua, antolaketa, partaidetza, merkatua, jabetzaren babesa) eta inbertsio aurreratuak eginez, erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak eta eragin handikoak.
  • 2018ko martxoaren 21eko 2/2018 Foru Arauaren 4. artikuluan aipatutako berrikuntza sustatzeko Europako funtsen kargura emandako maileguak, arestian aipatutako jarduerak eta inbertsio aurreratuak direla-eta diru-laguntza jaso duten proiektuentzat.
  • Eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 6an hasiko da, eta 2021eko apirilaren 30ko 13:30ean amaituko da
  • Berrikuntza Sustatzeko Europako Funtsen maileguen finantza-gastuetarako laguntza-eskabidea ofizioz izapidetuko da, sinatzen den mailegu bakoitzari buruzko informazioa jasotzen denean, funtsak kudeatzen dituzten eta/edo funtsek emandako maileguak bermatzen dituzten erakundeekin sinatutako lankidetza-hitzarmena dela bide. Informazio hori 2022ko ekainaren 30a baino lehen jakinarazi beharko da.
Jatorrizko:Boletín Oficial de Bizkaia - Núm. 61 Miércoles, 31 de marzo de 2021
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/temas#879492-879505
94 612 56 00 // 94 406 80 08

BERRIKUNTZA PROIEKTUREN GAUZATZE KOSTUENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Erakunde onuradunak

5-100 langileko plantilla duten Bizkaiko enpresak

Diruz lagun daitezkeen proiektuak

  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea, edo lehendik zeuden produktuen prestazioak hobetzea, merkatuan txertatu ahal izateko.
  • Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko, «zerbitizazioa» barne (produktuen salmenta produktua + zerbitzua binomiora eboluzionatzea da zerbitizazioa).
  • Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.
  • Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea, edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea.
  • Enpresaren lehiatzeko posizioa nabarmen hobetzen duten eta teknologikoki aurreratuak diren industri enpresen ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.
  • Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarrituta, antolakuntzaren eta erakundea kudeatzeko moduen aldaketa-prozesu baten bitartez, hala erakundeko pertsonek modu zabal eta anitzean parte har dezaten proiektu horien gogoeta eta abiarazte prozesuetan.
  • Europako, nazioarteko edo atzerrian estatuko patenteen eskabideak aurkeztu eta izapidetzea, baita erabilgarritasun ereduak edo diseinuak ere (erkidegokoa, nazioartekoa edo atzerrian estatukoa).
  • Aurretik egindako azterlanak, enpresak lehiakortasuna handitzeko tresna gisa eskuratzeko, betiere, proiektua berritzailea bada enpresarentzat.

Burutzeko epeak

Kapitulu honen babesean garatzen diren proiektuak 2020ko urtarrilaren 1etik eta 2022ko ekainaren 30era arteko epean, biak barne, hasi eta amaitu beharko dira.

BERRIKUNTZA PROIEKTUREN FINANTZATZE KOSTUENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Helburua

Bizkaiko enpresei berrikuntza-proiektuetarako finantzazioa eskuragarriago egitea.

Entitate onuradunak

[Titulu honetan araututako] dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte I. Tituluak arautzen duen laguntza egitarauaren babespean dirulaguntza esleitu zaien enpresa

Diruz lagun daitekeen egitatea

1. Diruz lagundu ahal diren egitatetzat jotzen dira Berrikuntza Sustatzeko Europako funtsek emandako maileguak, I. Tituluan arautzen diren dirulaguntza lerroaren babespean dirulaguntza jaso duten proiektuentzako direnean

Burutzeko epeak

Kapitulu honen babesean diruz laguntzen diren maileguak 2020ko urtarrilaren 1a eta 2022ko martxoaren 31 artean izenpetu beharko dira eta haien gehienezko iraunaldia 5 urtekoa izango da izenpetze egunetik aurrera.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten
boletina

Trantsizio Digital eta Berdea dirulaguntza programa 2021


Argitaratuko:2021-06-10

Aurreikusten
boletina

Ekimen Ekintzaileak Sustatzeko Diru-Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-05-27

Aurreikusten
boletina

Oztopoak detektatzen dituzten zapatak


Argitaratuko:2021-05-20

Aurreikusten
extra

Baduzu proiekturik? Badakizu laguntzarik jaso dezakezun?


Argitaratuko:2021-05-11

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak Programa, berritzeko aukera


Argitaratuko:2021-04-29

Aurreikusten
boletina

Enpresa Sortzaileentzako Laguntzak


Argitaratuko:2021-04-22

Aurreikusten