menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Renove Industria 4.0 2019
Laguntzak: Industria 4.0

Oinarri hauek Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosten laguntzea dute helburu. Ildo horri jarraikiz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko manufaktura-enpresa industrialetan, fabrikazio aurreratuaren eremuaren barruan, teknologiak aplikatu beharko dira.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo lanegunaren biharamunean hasiko da eta 2019ko abenduaren 5ean, eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua), amaituko da.

Jatorrizko:EHAA - 210. zk., 2019ko azaroaren 5a, asteartea
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34902702142

Onuradunak

Enpresa txiki eta ertaina (ETEa) izatea eta jarduera ekonomikoari dagokion zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Nolanahi ere, bertan ipini/ezarriko da erositako makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea).

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagunduko da manufaktura-enpresa industrialetan Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea.

Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) hurrengo teknologiaren bat erabili edo sartzen duten proiektuei aurre egiteko erosiko da:

  1. Fabrikazio aurreratuaren proiektuak, makineria edota ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea); aurrekoaren harira, Big Data eta analitika aurreratuaren teknikak sartuko dira, industria-inguruneen barruan iturri desberdinetatik datozen «datu-bolumen handiak» prozesatu eta aztertzeko. Helburua portaera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining,...) eta iragartzea da, enpresetan arlo eta prozesuei eragiten badizkiete. Hala, erabakiak errazago hartuko dira eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko da.
  2. Fabrikazio gehigarriaren proiektuak, material-mota desberdinen bitartez (plastikoetatik metaletara) ale eta forma geometriko pertsonalizatu berrien produkzio/fabrikazio malgua sustatzen dutenak, sektore edo industria-enpresa bereziaren beharrak asetzeko.
  3. Robotika aurreratu eta elkarlaneko proiektuak, egiazko denboran langileekin lankidetzan jarduteko robot konektatuak, bestelako robotak, baita makinak ere eransten dituztenak; xedea prozesuak hobetzea eta plantan produktibitatea gehitzea da.
  4. IIoT (Industrial Internet of Things) proiektuak, fabrikaren barruan gailuei eta makineriari sentsoreak ipini eta internetekiko konexioa bermatzeko, egiazko denboran informazioa jaso eta trukatzeari begira. Modu horretan, neurri handian, konektatutako gailu eta makineriaren erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta biderkatuko dira.
  5. Industria-ingurunerako adimen artifizialeko proiektuak; horien bitartez, plantan makinek edota ekipamenduak ikasi eta modu autonomoan erabakiak hartzeko gai izango dira. Halaber, halako proiektuei Machine Learning edo Deep Learningaren teknikak sartuz gero, besteak beste, plantan produkzioaren ikuspegitik portaera edo egoera aipagarriak iragar daitezke (adibidez, makinen iragarpen mantentze-lanak), objektuak antzeman, irudiak identifikatu edo argibideak onartzearekin batera. Ildo horri eutsiz, plantan aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatiza eta zabal daiteke eta, ondorioz, enpresa zehatzean erabakiak errazago hartuko dira.
  6. Sistema ziber-fisikoen proiektuak, konputazio- eta konektibitate-gaitasun aurreratuekin plantan osagaiak, objektu fisikoak edo makineria sartzen dituztenak. Modu horretan, enpresa zehatzaren balio-katean objektu adimentsu bihurtuko dira.
  7. Errealitate birtualaren proiektuak, mundu simulatuetan edo giro birtualetan egiazko egoerak berregiten dituztenak.
  8. Errealitate areagotuaren proiektuak; hauen barruan erabilitako teknologiei esker, erabiltzaileak gailu teknologikoaren bitartez egiazko munduaren zati bat ikusiko du eta gailuak informazio grafikoa erantsiko du. Modu horretan, egiazko informazioa edo informazio fisikoa informazio birtual osagarriarekin areagotuko da.
  9. Biki digitalen (Digital Twins) proiektuak, objektu edo sistemaren erreplika birtuala sortzen dutenak, beren egiazko kidearen portaera simulatzeko. Helburua monitorizatzea da, egoera zehatzetan portaera aztertu eta eraginkortasuna hobetzeko. Beste abantaila batzuen artean, produktuak garatu eta testatzea produktu fisikoarekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa da. Horrez gain, eredu birtualaren kopia asko egin daitezke eta agertoki ugari kontuan hartuta testatu ere bai.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko

boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten
oharra

Renove Industria 4.0 - 2019


Argitaratuko:2019-11-05

Aurreikusten
boletina

Kutxazainak badaki nor zaren


Argitaratuko:2019-10-31

Aurreikusten
boletina

Lider berritzaileen 7 jarrera


Argitaratuko:2019-10-24

Aurreikusten
boletina

I+G+B-ko proiektu industrialentzako laguntzak


Argitaratuko:2019-10-17

Aurreikusten
extra

Ezagutu Hazinnova: Zure ETE-ak berrikuntzan duen atea


Argitaratuko:2019-10-10

Aurreikusten
boletina

Oroimen-galerak detektatzen dituen armairu adimendun bat diseinatu da


Argitaratuko:2019-10-03

Aurreikusten
boletina

Eskualde Mailako Berrikuntzako Adierazleen Koadroa 2019


Argitaratuko:2019-09-26

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten