menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

MIT Technology Review aldizkariak zerrenda batera biltzen ditu urtero munduko teknologia abangoardista, apurtzaile edota berritzaileenak, hedabidearen arabera, seguruenik “mundua hobetzen lagunduko dutenak”. Aurten Bill Gatesek aukeratu ditu teknologia berritzaileenak, besteak beste, minbiziaren aurkako txertoak edo CO2 kaptadoreak.

2002an hasi ziren zerrenda hori egiten eta, jakina, 2019an ere egin da. Baina aurten bada berezitasun bat, Bill Gatesek egin duelako.

Zehaztasun handiko esku robotikoak

Robotek paper garrantzitsua hartu dute lantegietan, batik bat muntaia katean objektuak manipulatzeko orduan. Lan hori egin dezakete eraginkorki eta modu errepikakorrean, nekatu edo aspertu gabe.

Energia nuklear berria

Fusio eta fisio nuklearra egiteko modu berriak iritsi dira mundura. IV. belaunaldiko erreaktoreak dira, diseinu txikiagoa, merkeagoa eta seguruagoa dutenak. Erreaktore txiki horiek dozenaka megawatio energia sor dezakete. Aldiz, gaur egungo erreaktore arruntek 1.000 MW sor ditzakete eta horrek segurtasun arriskuak dakartza.

Haur bat goiztiarra izango den aurreikustea

Medikuntzaren arazo garrantzitsuenetako bat da hamar haurretik bat garaia iritsi baino lehen jaiotzen dela. Baina odol proba berritzaile bati esker, medikuek garaiz izango lukete horren berri.

Hesteetako zunda

Zientzia fikzioa egia bihurtzen denean bezala, osasunaren esparruko garapen honek ere harridura sortzen du. Bill Gatesek dio badela proiektu bat gaixo dagoen paziente baten hesteak barrutik ikusten lagunduko duena. Zehazki, baliagarri izango da giroko enteropatia (garapen bidean dauden herrialdeetan oso ohikoa den hesteetako hantura bat) duten gaixoak aztertzeko.

Minbiziaren aurkako txertoak

Bill Gatesek aipatu du balitekeela minbiziaren kontrako txertoak existitzea. Horrelako txerto batekin gorputzak minbizi-zelulak identifikatuko lituzke, eta mota desberdinetako tumoreen zelulak bakarrik eraso eta suntsituko lirateke.

Okelarik gabeko hanburgesak

Arraroa dirudien arren, posible da okelarik gabeko hanburgesak ekoiztea, animalien ehun bat bio-erreaktoreetan haziaraziz. Hori bai, oraindik okelaren zaporea lantzen ari dira, kontsumitzeko modukoa izan dadin. Aurreikuspenek diote metodo horrekin eginiko lehen hanburgesa prest egon litekeela 2020rako.

Karbono dioxidoko kaptadore bat

David Keith izeneko Harvardeko zientzialari batek kalkulatu zuen tona bat CO2 erretiratzeak 100 USDeko kostua izan dezakeela. Ez da merkea, baina ezta ere duela zenbait urte kalkulatu zen bezain garestia.

Elektrokardiograma eskumuturrean

Bill Gatesek azpimarratu zuen zein baliagarri diren elektrokardiograma bat egiteko gai diren ordulari adimendunak. Horri esker, jendeak zehatz-mehatz eta segurtasun handiagoz monitorizatu ahal izango du bere osasuna.

Estolda premiarik gabe

Duela urte batzuk Bill Gatesek Interneten existitu den erronka interesgarrienetako bat asmatu zuen. Reinvent the Toilet Challenge du izena eta lehiaketan parte hartu zuten taldeek komun berritzaileak egiteko ideiak aurkeztu behar izan zituzten. Arrazoia sinplea da: estoldarik edo gorotzak kudeatzeko modu eraginkorrik ez duten milaka pertsonaren bizi-baldintzak hobetzea.

fayerwayer.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua

boletina

Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua


Argitaratuko:2020-07-09

Aurreikusten
boletina

Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularreko eta Ekoberrikuntza Estrategikoko proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2020-07-02

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard 2020


Argitaratuko:2020-06-26

Aurreikusten
boletina

Azterketa Teknologikoak Egiteko Laguntzak


Argitaratuko:2020-06-18

Aurreikusten
extra

Berrikuntza eta Covid 19


Argitaratuko:2020-06-11

Aurreikusten
extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten
boletina

Bizkaia aurrera! Bizkaia Suspertzeko Premiazko Plana


Argitaratuko:2020-04-30

Aurreikusten
extra

Laguntza Programa: Zibersegurtasun Industriala, Telelanaren eta Digitalizazioa


Argitaratuko:2020-04-20

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Autonomoentzako eta ETEentzako laguntzei buruzko azken berriak


Argitaratuko:2020-04-15

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Laguntzak, finantzaketa, zerga-neurriak eta berrikuntza


Argitaratuko:2020-04-08

Aurreikusten
extra

Autonomoentzako eta ETEentzako laguntza- eta finantzaketa-azken neurriak, COVID19aren eragina geldiarazteko


Argitaratuko:2020-04-01

Aurreikusten
extra

Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena


Argitaratuko:2020-03-25

Aurreikusten