menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Bizkaiko enpresa esportatzaileen % 70ek diote 2019anjarduera edo ekimen berritzaileren bat egin dutela, eta portzentaje hori Bizkaiko enpresa guztiena baino dezente handiagoa da (% 48,8).Halaxe erakusten du Norabidea 2020 txostenak.

Enpresa esportatzaileen berrikuntza-esparru nagusia prozesuetan oinarritzen da (% 46,7), ondoren produktuetan (% 43,3) eta, neurri txikiagoan, antolakuntzan (% 33,2) eta marketin eta merkaturatzean (% 27,8).

Bestalde, inkestari erantzun dioten eta berrikuntza-jardueraren bat egin duten enpresa esportatzaileen % 32,9k neurtu eta zehaztu egiten dute fakturazioaren zein portzentaje datorren inplementatu dituzten berrikuntzetatik.

Berrikuntzaren esperientziak balantze positiboa du enpresa esportatzaile gehienentzat.% 65,1ek baieztatu dute inplementatutako berrikuntzek guztiz edo nabarmen bete dituztela finkatutako helburuak (portzentaje hori txikiagoa da enpresa guztiak kontuan hartuz gero: % 62,1), eta % 10,6k uste dute berrikuntzek arrakasta izan dutela.Gainera, porrotaren pertzepzioa oso txikia da, zeren hamar enpresa esportatzailetik bik baino ez baitute uste horrelako ekimenak porrota izan direnik edo uste baino gehiago urrundu direnik espero ziren emaitzetatik.

Hauek izan dira enpresa esportatzaile berritzaileek garatutako berrikuntzen ondorio garrantzitsuenak: fakturazioa, marjinak edo irabazi garbiak handitzea (% 80,3), ondasun edo zerbitzuen kalitatea hobetzea (% 79,5), merkatu berrietara sartzea (% 77,2) eta produktu- edo zerbitzu-sorta zabaltzea (% 75,9).

Zalantzarik gabe, enpresek baloratzen dute laguntza publikoen garrantzia berrikuntzak txertatzeko orduan.Enpresen % 37,8k diote laguntza publiko edo babesen bat jaso dutela jarduera berritzaileak egiteko.Portzentaje hori ia erdira jaisten da Bizkaiko enpresa guztiak kontuan hartuz gero (% 18,9).Era berean, esportatzen duten konpainien % 34k uste dute laguntza publikoak erabakigarriak direla euren berrikuntza proiektuak garatzeko, eta % 26,6ren iritziz, erakundeen laguntza “pizgarri” bat da eta baliagarria proiektua azkartzeko.

Bizkaiko enpresa esportatzaile gehienek etengabe berritzen dute, ekonomi eta finantza testuingurua gorabehera, eta etorkizunerako aurreikuspenei dagokionez, aipatu dute asmoa dela jarduera mantentzea eta zenbait kasutan helburu handiagoak finkatzea, batik bat produktu edo zerbitzuen, prozesuen eta marketin eta merkaturatzearen berrikuntza arloetan.

Bestalde, enpresentzat hauek dira ekimen berritzaileak garatzeko oztopo garrantzitsuenak: merkatuak ez du ematenaukerarik edo ez du eskatzen; kostua handiegia da; eta enpresek ez dute behar besteko antolakuntza-gaitasunik.

Txostena: Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan – 2020

Txostena: norabidea 2020

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

2021eko munduko ekonomiarik berritzaileena


Argitaratuko:2021-04-07

Aurreikusten
extra

Laguntza berriak - Berrikuntza, Inbertsio Aurreratua eta Ekintzailetza


Argitaratuko:2021-03-31

Aurreikusten
extra

Babestu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlana 2020


Argitaratuko:2021-03-29

Aurreikusten
extra

Enpresa berritzaileak sortzeko laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-03-25

Aurreikusten
oharra

Laguntza berriak - Industria Digitala eta Zibersegurtasuna


Argitaratuko:2021-03-18

Aurreikusten
boletina

MITek 2021eko 10 Teknologia Gorakorrak aurkeztu ditu


Argitaratuko:2021-03-11

Aurreikusten
boletina

Suedia, hiri adimendunen abangoardian


Argitaratuko:2021-03-04

Aurreikusten
boletina

Robotika industrialaren joerak 2021erako


Argitaratuko:2021-02-25

Aurreikusten
oharra

Patentek, Diseinu Industrial, Erabilgarrita-ereduak eta Markak Bizkaian - 20202


Argitaratuko:2021-02-10

Aurreikusten
boletina

Antolatzile Jabetza Industrialaren Diagnostiko Zerbitzua


Argitaratuko:2021-02-04

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren egoera


Argitaratuko:2021-01-28

Aurreikusten
boletina

Zibersegurtasunerako eta enpresetako I+Grako laguntzak


Argitaratuko:2021-01-21

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2020-12-23

Aurreikusten
boletina

Negozio-eredu berritzaileen adibideak


Argitaratuko:2020-12-16

Aurreikusten
boletina

Nazioartekotzeko eta Ikertzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-12-10

Aurreikusten