menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

UPV/EHUko sail desberdinetako,Ikerbasque-ko, Achucarro zentroko eta Biofisika Bizkaia Fundazioko zientzialariz osatutako sare batek, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin lankidetzan, koronabirusa detektatzen duen RT-PCR test bat prestatu dute, zeinari esker, euskal sistemak test diagnostiko gehiago egin ahal izango baititu, OMEk gomendatu duen bezala. Kalkuluak egin ondoren, balioetsi da erakunde arteko lantalde honek garatutako detekzio-probak 15 euroko kostua izan dezakeela lagin bakoitzeko, eta emaitzak ematen dituela 4 ordu baino gutxiagoan.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) iturriek diotenez, kostu baxu hori lortu dute “ikerketan parte hartu duten pertsona eta erakundeen ekarpen altruistari esker”. Horrez gain, gure erkidegoko beste ikerketa zentro batzuetako laborategietan egin ahal izango da, eta baita ospitaleetan ere, baldin eta Osakidetzak gaur egun erabiltzen dituen RT-PCR kit komertzialek stock haustura bat jasaten badute.

Ikerbasque-ko (UPV/EHU) ikertzaile eta ekimen honen koordinatzaile den Ugo Mayorren iritziz, “test alternatibo hau auzolanean garatu izanak balioan jartzen du ikerketaren eta zientziaren garrantzia, bai eta, erakundeen babesa izanez gero, gizartearen ongizatean izan dezaketen benetako inpaktua”.

PCRa material genetiko kopuru oso murritzak (kasu honetan birusarenak) handitzeko teknika bat da. RT-PCR aldaerarekin posible da material genetiko horren detekzio kuantitatibo bat egitea eta, ondorioz, infektatuta daudenak eta birusik ez dutenak bereiztea. Test berria martxan jartzeko lanak konfinamenduko lehen astean hasi ziren eta “abiada bizian garatu dira”, unibertsitateko iturrien arabera.

Argitaratutako azken artikuluak irakurri eta hainbat eztabaida telematiko izan ostean, 55 ikertzaileko lantalde batek ekintza-plan bat diseinatu zuen UPV/EHUren laguntza instituzionalarekin. Bigarren asterako -denbora errekorrean-, euste eta segurtasun biologikoko sei laborategi atondu zituzten UPV/EHUk Leioan daukan María Goyri Bioteknologia Zentroan, eta beharrezko eskakizun legal guztiak tramitatu zituzten.

irekia.euskadi.eus

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa

extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten
boletina

Bizkaia aurrera! Bizkaia Suspertzeko Premiazko Plana


Argitaratuko:2020-04-30

Aurreikusten
extra

Laguntza Programa: Zibersegurtasun Industriala, Telelanaren eta Digitalizazioa


Argitaratuko:2020-04-20

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Autonomoentzako eta ETEentzako laguntzei buruzko azken berriak


Argitaratuko:2020-04-15

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Laguntzak, finantzaketa, zerga-neurriak eta berrikuntza


Argitaratuko:2020-04-08

Aurreikusten
extra

Autonomoentzako eta ETEentzako laguntza- eta finantzaketa-azken neurriak, COVID19aren eragina geldiarazteko


Argitaratuko:2020-04-01

Aurreikusten
extra

Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena


Argitaratuko:2020-03-25

Aurreikusten
extra

Nazioartekotzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-03-20

Aurreikusten
boletina

Zerga-neurriak eta berrikuntza Covid19


Argitaratuko:2020-03-18

Aurreikusten
boletina

Laguntzak: 2020ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana


Argitaratuko:2020-03-12

Aurreikusten
boletina

Zein abantaila eskaintzen dizkie Adimen Artifizialak ETEei?


Argitaratuko:2020-03-05

Aurreikusten
oharra

Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak 2020


Argitaratuko:2020-02-28

Aurreikusten