menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Berrikuntza Adierazleen Panela-European Innovation Scoreboard (EIS) 2019an, Euskal Autonomia Erkidegoak 0,50eko balioa lortu du, EB-28ko batez bestekotik bakarrik bi ehunenetara geratuz (0,52n kokatzen da), Eustatek ondutako datuen arabera. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoa goi-mailako berrikuntza duten herrialdeen taldean sartzen da, EBk duenaren % 90eko batez bestekoaz gainetik baitago, % 94,7 zehazki. Espainia berrikuntza ertaineko herrialdeen artean kokatzen da, 0,41eko balioa baitu, eta Europako batez bestekoaren % 77,9ra heltzen da.

EIS etengabe berrikusten den adierazleen taula bat da, batzuetan hura osatzen duten adierazleena eta kalkulu-formularena, baina gainera, herrialdeetako datu eguneratuenak biltzen ditu urtero. Ondorioz, urtero birkalkulatzen da serie osoa. Birkalkulatze hori kontuan hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, EISek hobera egin du iazkoaren aldean, ehunen bat, eta, kalkulurako azken zortzi urteak kontuan hartuz, berriz, bederatzi

Berrikuntza Adierazleen Panela -EIS 2019- saiatzen da neurtzen herrialdeetako ekonomiek zenbateraino duten berrikuntzarako ahalmena eta garatzen dituzten berrikuntza-jarduerak. EB28ko herrialdeak, lortutako puntuazioaren eta Europako batez bestekoaren aldean duten egoeraren arabera, lau kategoriatan sailkatzen dira. Lehen kategoriakoak berrikuntzaren buruan dauden herrialdeak dira, Europar Batasuneko batez bestekoaren % 120tik gora kokatzen direnak: Suedia (0,71), Finlandia (0,70), Danimarka (0,68) eta Herbehereak (0,65); Europan berritzaile guztien buru, berriz, Suitza dago (0,82). Bigarren taldean, goi-mailako berrikuntza duten herrialdeak daude, batez bestekoaren % 90 eta % 120 arteko puntuazioaz. Kasu horretan, beheranzko ordenan, hauexek daude: Luxenburgo, Erresuma Batua, Alemania, Belgika, Austria, Irlanda, Frantzia eta Estonia, 0,62 eta 0,50 arteko puntuazioak dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoak 0,50eko puntuazioa du eta, beraz, talde horren mailan kokatuko litzateke, EB-28ko batez bestekoaren % 94,7ra heltzen baita. Ondoren, hirugarren taldean, berrikuntza ertaineko herrialdeak daude (batez bestekoaren % 50 eta % 90 artean), eta hor kokatzen dira Portugal, Txekiar Errepublika, Eslovenia, Zipre, Italia, Espainia, Malta, Grezia, Lituania eta beste bost herrialde, Portugalen 0,47tik Polonia eta Kroaziaren 0,29 arteko balorazioak dituztenak. Bukatzeko, laugarren taldean, behe-mailako berrikuntza duten herrialdeak daude (batez bestekoa baino % 50 gutxiago), eta hor kokatzen dira Bulgaria eta Errumania, 0,23 eta 0,16 punturekin, hurrenez hurren.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Europako batez bestekoren aldean, lehen multzoan nabarmentzen da, ‘Esparru baldintzak’, bereziki ‘Giza baliabideak’ dimentsioan, baina baita beste bietan ere: ‘Ikerketa sistemaren erakargarritasuna’ eta ‘Berrikuntzara irekitako ingurua

‘Giza baliabideetan’, berrikuntzarako ezin besteko datua den aldetik, goi-kualifikazioko eta trebatutako lan-indarraren erabilgarritasun edo prestasuna neurtzen duen dimentsioan, hura osatzen duten hiru adierazletik bi nabarmentzen dira Europako batez bestekoaren aldean: ‘25 eta 34 urte arteko graduaturiko doktore berriak’ milako 3,47 dira Euskal Autonomia Erkidegoan; EB-28n, berriz, milako 2,09. ‘25-34 urte arteko biztanleria hirugarren mailako ikasketekin’ adierazleko ehunekoa % 51,6 da gurean, eta Europar Batasunean, berriz, % 39,8 bakarrik. Hirugarren adierazlea ‘Etengabeko hezkuntzan ari diren biztanle portzentajea (25-64 urte)’ da eta, bertan, EAEk % 9,1eko balio lortu du; EB-28k, berriz, % 10,9ekoa. ‘Ikerketa sistemaren erakargarritasuna’ dimentsioak barne-egitura zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du, eta hiru adierazle ditu honek ere. Bada, horietako bitan, Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmendu egiten da EB-28ren aldean. Hala, ‘Nazioarteko koargitalpen zientifikoak, milioi biztanleko’ 1.528 dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta, aldiz, Europar Batasunean, 1.070; ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktore kopuru osoaren %tan’ adierazlean, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoa % 33,71n kokatzen da, eta EB-28, aldiz, % 20,31n. Hirugarren adierazlean, ‘Nazioartean gehien aipatutako argitalpenak’ (bikainak) deituan, ehunekoa % 10,10ekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan; EB-28n, berriz, % 11,46koa. ‘Berrikuntzara irekitako ingurua’ri dagokionez, abiadura handiko banda zabaleko sareen ezarpena eta aukerek bultzatutako ekimena neurtzen ditu. Bi adierazle biltzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmendu egiten da ‘Banda zabalaren ezarpena’n, % 30,1 punturekin; EB-28k, berriz, % 18,0 du. ‘Aukerek bultzatutako ekimena (motibazio indizea)” adierazlean, aldiz, Europar Batasunak gainditu egiten gaitu, 3,60ko balioaz, gure Autonomia Erkidegoan hura 1,93koa izanik.

eustat.eus

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko

boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten
oharra

Renove Industria 4.0 - 2019


Argitaratuko:2019-11-05

Aurreikusten
boletina

Kutxazainak badaki nor zaren


Argitaratuko:2019-10-31

Aurreikusten
boletina

Lider berritzaileen 7 jarrera


Argitaratuko:2019-10-24

Aurreikusten
boletina

I+G+B-ko proiektu industrialentzako laguntzak


Argitaratuko:2019-10-17

Aurreikusten
extra

Ezagutu Hazinnova: Zure ETE-ak berrikuntzan duen atea


Argitaratuko:2019-10-10

Aurreikusten
boletina

Oroimen-galerak detektatzen dituen armairu adimendun bat diseinatu da


Argitaratuko:2019-10-03

Aurreikusten
boletina

Eskualde Mailako Berrikuntzako Adierazleen Koadroa 2019


Argitaratuko:2019-09-26

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten