menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

IBM Research enpresaren 5 in 5 ekimenak urtero aztertzen ditu hurrengo bost urteetan gizartea eta negozioak eraldatuko dituzten aurrerapenak. Aurten protagonista izan dira elikadura-katea hobetuko duten konponbide teknologikoak, birziklatzen edo elikagai gutxiago xahutzen lagunduko dutenak.

Gehiegizko populazioaren eskaerak asetzeko, ezinbestekoak izango dira teknologiak, dispositiboak, aurrerapen zientifikoak eta pentsatzeko modu berri eta berritzaileak, aukera emango digutenak elikadura-segurtasun handiagoa izateko, xahutzen den janari kopurua murrizteko edo hondakinak behar bezala kudeatzeko.

Informazioaren indarra

Eredu birtualak lagungarri izango dira munduko biztanleria -gero eta handiagoa izango dena- baliabide gutxiagorekin elikatzeko. Etorkizunean ez da utopia bat izango planeta bat imajinatzea, non edonork eskura dezakeen labore bat egoki hazteko informazioa.

Blockchain teknologia, elikagairik ez xahutzeko

IBMk dio bost urte barru nabarmen murriztu ahal izango dela hornikuntza-katean xahutzen den elikagai kopurua. Zelaitik mahaira eta nekazarietatik supermerkatuetara; Blockchain teknologiari esker, hornikuntza-katean parte hartzen duten elementu guztiek informazio argi, seguru eta guztiz trazagarria izango dute jakiteko noiz landatu, enkargatu edo banatu behar den produktu bat.

Intoxikazioak saihestu

Bost urte barru, elikaduraren segurtasun arloko mundu guztiko ikuskariek lan-tresna berri bat izango dute, gai izango direlako hobeto ulertzeko nola bizi diren elkarrekin elikagaien hornikuntza-kateko milioika mikrobioak. Mikro-bioma deitzen zaio organismo mikroskopikoen gen-multzoari. Mikrobio horietako batzuk osasuntsuak dira gizakientzat eta beste batzuk ez, baina denak daude toki guztietan: elikagaietan, granjetan, fabriketan nahiz supermerkatuetan.

Adimen artifiziala zainduta

Bost urte barru, mundu osoko nekazari, elikagai-prozesatzaile eta supermerkatuek, eta baita ere kontsumitzaileek, oso erraz jakingo dute elikagaiek baduten elementu kutsagarririk. Hori guztia posible izango da sakelako telefono bat edo adimen artifizialeko (AA) sentsoreak dituen dispositibo bat erabiliz.

Zirkuitoa ixteko: birziklapena

Bost urte barru guztiz aldatuko da hondakinak desagerrarazi eta plastiko berriak sortzeko modua. Esne briketatik hasi eta gaileta paketeetara edo gazta bilgarrietara, dena izango da birziklagarria eta poliesterra fabrikatzen duten enpresek hondakin guztiak aprobetxatu ahal izango dituzte zerbait erabilgarria egiteko.

compromisoempresarial.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa

oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten
oharra

Bizkaian Ekintzailetza eta Berrikuntza sustatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-01-12

Aurreikusten