menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Ikuspen artifizialari esker, makinek ezohiko doitasuna lortzen dutenez, ezin hobea da eragozpen horiek konpontzeko orduan. Jakin ezazu nola lan egiten duten zailtasun konplexuenei aurre egiteko.

Objektu distiratsuak eta gardenak eskaneatzea

Objektu distiratsuetan, argiak modu guratsuanjokatzen du bertan eragitean. Izan ere, sakabanatu egiten denez eta kontrolik gabeko norabideetan errebotatzen duenez, zailagoa da 3Dko datuak atzitzea. Gardenetan, ordea, argiak objektuak zeharkatzen ditu.

Aurrerakuntza teknologikoen bidez, ostera, badago erronka horri aurre egiterik. MotionCam-3D teknologia horren adibidea da, esaterako. Teknologia hori ezin hobea da era askotako industrietarako; esate baterako, logistika, autopropultsioa, manufaktura edo farmaziagintza. Arlo horietan, 3Dn eskaneatuz gero, doitasuna, eraginkortasuna eta kalitatea bermatzen dira produktuen kudeaketan eta objektu gardenen zein distiratsuen ekoizpenean, baita kalitatearen kontrola ere, esterilitatea funtsezkoa deneko eremuetan.

Objektu beltzak, ilunak eta distiratsuak eskaneatzea

Hiru dimentsiotan eskaneatzeko, funtsezkoa da irudi garbiak atzitzea. Hori, ordea, zaildu egiten da, helburua objektu ilunen irudia atzitzea denean; esate baterako, pneumatikoak: gomazko gainazal opakuko objektuak dira, eta distirak sortzen dituzte batzuetan. Hori gertatzen bada, gainazalak laser argia xurgatzen duenez, doitasunez eskaneatzeko funtsezkoa den informazioa galtzen da.

Prozesu horretan erantsitako zailtasunak zenbait ereduren bidez ekidin daitezke; esate baterako, 3D PhoXi eskanerreko XL eredua. Eredu horrek, hain zuzen ere, badu giro-argiek irudietan daukaten eragina murrizterik, kalitatea hobetzeko eta, emaitza zehatzak bermatzen dituen iragazki bereziaren bidez, argi-erreflexuek gainazal distiratsuetansortzen duten oztopoa konpontzeko. Horrez gain, 3Dko irudiak 4 metrotik gorako distantzietatik atzitzeko ahalmena dauka, eta doitasunez lan egiten du argiztapen txikiko industria-inguruneetan.

Kalitatearen kontrola

Prozesu batzuetan, kalitatea funtsezkoa denez, arriskutsua da erratzea. Halakoetan, beraz, 3Dko ikuspena dugu osagarri. Doitasun eta zehaztasun milimetrikoez, teknologia horrek xehetasun txiki guztiei erreparatzen die, ikuskapen bakoitzeanmakinen doitasuna etengabea delako abiaduraren ondorioz eta produktuak hainbat eta hainbat angelutatik aztertzen dituztelako une bakoitzean. Hori dela eta, ekoizpena azkartzen da, baina kalitatea arriskatu gabe.

Beraz, makinek ikuskatu egiten dutenez, gorabeherak edo joerak antzematen dira denboran, eta teknologia hori aliatua da zuzenketak egiteko eta ustezko akatsak prebenitzeko orduan.

Ikuspen artifiziala era askotako sektoreetan ezarri daiteke; esate baterako, automobilgintza, nekazaritza edo elikagaigintza. Azken horretan, hain zuzen ere, kalitatea kontrolatzeko, produktuak identifikatu eta sailkatzeko eta Pick &Placeko zereginak egiteko erabiltzen da.

Azkenik, 3Dko ikuspen-kamerak ezin hobeak ere badira neurriak hartzeko eta ingeradak aztertzeko. Hori dela eta, identifikaziorako eta ikuskaritzarako zereginak arindu egiten dira, eta are prozesu seguruagoak dira.

Trazabilitatea

Elikagaigintzan, trazabilitatea ezinbestekoa da osasunari zein higieneari buruzko arauak betetzeko, produktuaren historia osoa arakatzen laguntzen digulako ekoizpen-katean sortzen denetik harik eta azken kontsumitzailearen eskuetara iristen den arte. Hori lortzeko, ikuspen integraleko sistemek analisirako eta prozesaketarako softwareak daramatzate, eta, haien bidez, azkar eta zehaztasunez irakurtzen dituzte kodeak; esate baterako, serieko zenbakiak, sortaren erreferentziak eta iraungipen-datak. Haiei esker, produktuak sailkatu eta banatzen dituzte, kalitatearen kanpoko kontrolak arintzen dituzte eta salgaiak behar bezala manipulatzen direla ziurtatzen dute.

Beraz, ikuspen artifizialak produktuak identifikatzen eta egiaztatzen laguntzen digu, baita akastun sortak antzematen ere, elikagaien segurtasuna bermatu ahal izateko.

Ereduak 3Dnsortzea

Ereduak 3Dn sortzeko, hiru dimentsioko ereduak eraiki behar dira, eta, horretarako, 3Dn eskaneatu beharra dago, bi eratako datuak lortu ahal izateko: sare-begiak objektuaren formaren erreplika egiten du, poligonoen sarearen eta objektuaren gainazala zehatz-mehatz atzitzen duen puntu-hodeiaren bidez. Teknologia hori funtsezkoa da zenbait arlotan, robotikan edo alderantzizko ingeniaritzan, esaterako; baita prozesuetan ere, kalitatearen ikuskaritzan, adibidez.

3Dko ohiko modelizazioarenbitartez, badago objektu estatikoen ereduak sortzerik, haien bidez angelu desberdinetatik eskaneatzen delako. Horretarako, eskanerra mugitzen da objektuaren inguruan, edo objektuari ematen zaio bira eskaner finkoaren aurrean. Zeregin hori errazteko, interfaze grafikoa eta aplikazioen programaziorako plataforma (API) erabili daitezke honako hauexen mesederako: eskaneatutakoa atzitzea, puntuen hodeiak lerrokatzea eta gainazalak iragaztea eta berreraikitzea.

Objektua etengabe mugitzen ari denean, uneko bertako 3Dko modelizazioa ere bada hobeezina.

Besteak beste, adibide horiek erakutsi egiten digute teknologiak aurrera egiten duela ikuspen artifizialaren bidez, lehen konplexuak ziren eta nekez konpontzen ziren egoerei aurre egitekoorduan.

infoplc.net

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten