menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

ImageNet datu-baseak irudien errekonozimendua goitik behera aldatu zuen bezala, agian makinek zereginak egiten eta ingurunean nabigatzen ikasiko dute beste robot batzuk antzeko ekintzak egiten ikusiz. Oraingoz, bideoen datu-baseak 15 milioi fotograma dauzka etiketatuta.

Adimen artifizialaren (AA) iraultzaren ahaztutako heroietako bat da ImageNet datu-base ia ezezaguna. Princeton Unibertsitateko (AEBak) ikerlariek sortu zuten ImageNet 14 milioi irudi ingururekin, eta haietako bakoitzak irudian agertzen dena azaltzen duen testu kolaboratibo bat du atxikita.

Zergatik da garrantzitsua datu-base hori? Bada, gaur egungo sare neuronal ahaltsuenetako asko entrenatzeko erabili delako. Sare neuronalek irudiak eta haiekin doazen testuak ikusiz ikasten dute. Datu-basea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ikasten dute. ImageNet eta hura bezalako datu bisualen beste multzo batzuk gabe, sare neuronal ahaltsuenek ere ezingo lukete ezer errekonozitu.

Orain, robotikako adituek diote antzeko saiakera bat egin nahi dutela, baina bideoekin. Itxuraz, makinei erakutsi nahi diete ingurunearekin nola elkarreragin. Berkeley Unibertsitateko (Kalifornia, AEBak) Sudeep Dasari ikerlaria eta bere lankideak RoboNet izeneko datu-base bat sortzen ari dira, bideoz eta ekintzak garatzen dituzten robotei buruzko azalpenez hornitua. Adibidez, datu-base horretan egon litezke mahai baten gainean katilu bat mugitzen duen robot baten hainbat eszena. Asmoa da datu horiek edonork deskargatzeko moduan jartzea, makina batek lehenago katilu batekin inoiz elkarreragin ez badu ere, sare neuronala entrenatu dezan ekintza bera egiteko.

Dasari eta bere lankideek espero dute RoboNet baliabide aproposa izango dela ia edozein robot entrenatzeko eta ia edozein lan egiten ikas dezan. Sortzaileek diotenez, robotentzako unibertsitate moduko bat izango da.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Berrikuntza Soziala

Epea:2020-03-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2020-05-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Sistema bat garatu dute gorriz dauden semaforoak saihesteko

boletina

Sistema bat garatu dute gorriz dauden semaforoak saihesteko


Argitaratuko:2020-02-20

Aurreikusten
boletina

Airea ur bihurtzen duten hidropanelak


Argitaratuko:2020-02-13

Aurreikusten
boletina

3i Programa: berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari diru laguntzak


Argitaratuko:2020-02-06

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta markak Bizkaian - 2019


Argitaratuko:2020-01-30

Aurreikusten
boletina

Enpresa sortzaileentzako laguntzak


Argitaratuko:2020-01-23

Aurreikusten
boletina

2020an etxeak adimendunago bihurtuko dira


Argitaratuko:2020-01-16

Aurreikusten
extra

Enpresak sortzeko laguntza berriak


Argitaratuko:2020-01-10

Aurreikusten
boletina

IBMrentzat 2020an giltzarriak izango diren bost teknologikoak


Argitaratuko:2020-01-09

Aurreikusten
boletina

Ikerketa Sustatzeko Laguntzak


Argitaratuko:2019-12-20

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2019-12-19

Aurreikusten
boletina

Torres Quevedo laguntzak – 2019


Argitaratuko:2019-12-12

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren etorkizuna


Argitaratuko:2019-12-05

Aurreikusten
boletina

2020an industria sektorea eraldatuko duten joerak


Argitaratuko:2019-11-28

Aurreikusten
boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten