menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Qingdao-ko Portuko Qianwan edukiontzi terminala errendimendu betean ari da lanean. Bertako instalazioetan porturatu da Cape Tainaro, 330 metroko luzera duen Maltako kargaontzia, eta orain milaka edukiontzi lehorreratu behar dira. Baina ia ez dago gizakirik terminalak okupatzen dituen 660 metroko azalera horretan. Eta ez dirudi esparru horretan dabiltzan apurrek lan handirik dutenik. Beren zeregina da egiaztatzea denak ondo funtzionatzen duela eurek zirkinik egin gabe. Izan ere, Txina ipar-ekialdeko herri honetako terminala da Asian eraiki den lehen terminal guztiz automatizatua, eta munduko aurreratuenetako bat da.

Ikusirik Qingdao-ko portuko terminal automatizatuak, munduko aurreratu eta produktiboenak, arrakasta handia bildu duela, gero eta plan gehiago sortzen hasi dira azpiegiturak robot eta algoritmo bidez kudeatzeko. Enpresa horrek kontrolatzen ditu Bilbo eta Valentziako portuak eta interesak ditu Algeciras eta Bartzelonan ere.

Qianwan 2017ko maiatzean inauguratu zen, hiru urte eskaseko eraikuntza lanen ondoren (ohikoa dena baino bost urte gutxiago). Gai da edukiontziak garraiatzen dituzten munduko itsasontzi handienak hartzeko, 20.000 tonatik gora garraiatzeko gai diren horiek, eta kontrol zentroan dagoen ordenagailu batek gainbegiratzen ditu operazio guztiak. Zirraragarria da prozesuaren jarraipena egitea.

Beso robotikoz osatutako ejertzito batek metalezko kaxa guztiak askatu eta ainguratzen ditu, langilerik gabe funtzionatzen duten zazpi STS garabik lehorreratzen dituzte edukiontziak, 38 ibilgailuk zehaztasun milimetrikoz garraiatzen dituzte, lurrean integratutako 20.000 mikrotxipek marraztutako koadrikula ikusezin batek gidaturik, eta 38 garabi pilatzaile Tetrisean jolasten dira prozesuaren azken fasean, edukiontziak azken jomugara eramango dituzten kamioi tradizionaletan kargatu baino lehen. Ibilgailu horiek zeharkatzen dituzten ateak ere automatikoak dira eta edukiontzi guztiak errekonozitzen dituzte akatsik egon ez dadin.

“Lan kostuak % 70 murriztu dira eta produktibitatea % 30 handitu da. Lehen hirurogeita hamar bat langile behar genituen itsasontzi bat deskargatzeko, bederatzi nahikoa dira orain. Eta ez dira kualifikazio gabeko langileak, baizik eta guztia zentro konputarizatu batetik kontrolatzen duten teknikariak” esan zuen Zhang Liangang zuzendari nagusiak. “Laser irakurgailuak erabiliz eta zehaztasun osoz detektatzen ditugu edukiontziek ertzetan dituzten ainguratze puntuak, beraz, ilunpean ere lan egin dezakegu. Hau da, gauean ere eguneko lan-erritmo bera mantentzen dugu” gaineratu du.

elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Torres Quevedo laguntzak – 2019

boletina

Torres Quevedo laguntzak – 2019


Argitaratuko:2019-12-12

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren etorkizuna


Argitaratuko:2019-12-05

Aurreikusten
boletina

2020an industria sektorea eraldatuko duten joerak


Argitaratuko:2019-11-28

Aurreikusten
boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten
oharra

Renove Industria 4.0 - 2019


Argitaratuko:2019-11-05

Aurreikusten
boletina

Kutxazainak badaki nor zaren


Argitaratuko:2019-10-31

Aurreikusten
boletina

Lider berritzaileen 7 jarrera


Argitaratuko:2019-10-24

Aurreikusten
boletina

I+G+B-ko proiektu industrialentzako laguntzak


Argitaratuko:2019-10-17

Aurreikusten
extra

Ezagutu Hazinnova: Zure ETE-ak berrikuntzan duen atea


Argitaratuko:2019-10-10

Aurreikusten
boletina

Oroimen-galerak detektatzen dituen armairu adimendun bat diseinatu da


Argitaratuko:2019-10-03

Aurreikusten
boletina

Eskualde Mailako Berrikuntzako Adierazleen Koadroa 2019


Argitaratuko:2019-09-26

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten