menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Laguntzak

Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako jarduketetarako laguntzak

Antolatzile
Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako jarduketetarako laguntzak
Laguntzak: Energia

Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko.

 Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean hasiko da. Epe hori agindu honen 6. oinarrian bildutako funtsak erabat agortzen direnean amaituko da; bestela, 2020ko abenduaren 31ra heldu baina eskuragarri den aurrekontua agortzeko behar adina eskabide bideratu ez badira ere amaituko da epe hori.

Jatorrizko:EHAA - 152. zk., 2019ko abuztuaren 13a, asteartea
Antolatzaile

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila



http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-desarrollo-economico-infraestructuras/
012

Aukeratu daitezkeen jarduketak.

1. jarduketa: Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan.

a) Helburua: neurri horren helburua da industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan azken energia-kontsumoa murriztea, teknologia hobetuz ekipo eta prozesu industrialetan.

b) Deskribapena: jarduketa horren bidez ordezkapen inbertsioak sustatu nahi dira, ekipoak, instalazioak eta sistema osagarri energia-kontsumitzaileak efizientzia energetiko handiko teknologiak edota Eskuragarri dagoen Teknologiarik Onena baliatzen dituzten beste batzuekin ordezteko inbertsioak, hain zuzen ere; horren guztiaren helburua da CNAE-2009 sailkapeneko 4. oinarriaren 1. puntuan bildutako jarduera multzoetako instalazio industrialen azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea.

c) Efizientzia energetikorako betekizunak: dagokien indarreko legeria bete behar dute jarduketek, efizientzia energetikorako neurriak kalkulatzeko eta garatzeko. Araudi edo legeria aplikagarririk ez badago, aurrezte eta efizientzia energetikorako Teknologia Erabilgarri Onena (TEO) baliatuko da. Gehieneko ratio ekonomiko-energetikoa 14.379 euro (aukeratu daitekeen inbertsioa)/tep (urtebeteko azken energia-aurreztea) izango da. 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren V. eranskinean adierazitako kalkulu-metodologiari jarraikiz kalkulatuko da programa honen aplikazio bidez lorturiko energia-aurreztearen neurketa.

2. jarduketa: energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzea.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeari jarraikiz enpresa energia-kontsumitzaile handitzat hartzen ez diren EAEko ETE eta enpresa handietan –industria-sektorekoetan– azken energia-kontsumoa murriztea da neurri honen helburua.

b) Deskribapena: jarduketa honen bitartez kudeaketa energetikorako sistemak ezartzeko inbertsioak sustatu nahi dira, hau lortze aldera: CNAE-2009 sailkapeneko 4. oinarriaren 1. puntuan bildutako jarduera multzoetako instalazio industrialen azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea, baldin eta instalazio industrial horiek ez badira hartzen enpresa energia-kontsumitzaile handitzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen III. tituluari jarraikiz. Kudeaketa energetikorako sistema bat ezarri eta efizientzia energetikoa hobetzeko prozesuak beharrezkoak diren jarduketak bildu behar ditu, dela energia-kontsumoaren aldagaiak neurtzeko, dela analisi, erregulazio eta kontrolerako sistema informatikoen prozesurako eta ezarpenerako parametroak erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak instalatzeko, dela instalazioaren funtzionamendu ezin hobea lortzeko, azken energia-kontsumoak eta kostuak murrizteko, emisioak txikiagotzeko eta informazio bizkor eta zehatza emateko, jarduketa horiek guztiek instalazioaren kudeaketa energetikorako ezinbestekoak izanik.

c) Efizientzia energetikorako betekizunak. Kudeaketa energetikorako ezarriko diren sistemek efizientzia energetikoan bete behar dituzten baldintzak hauek dira:

– Gehieneko ratio ekonomiko-energetikoa 14.501 euro (aukeratu daitekeen inbertsioa)/tep (urtebeteko azken energia-aurreztea) izango da.

– UNE-EN ISO 50001 Araua –kudeaketa energetikorako sistemei buruzkoa– edo hura ordezkatzen duena betetzea.

– Dagokien indarreko legeria bete behar dute jarduketek, efizientzia energetikorako neurriak kalkulatzeko eta garatzeko. Araudi edo legeria aplikagarririk ez badago, aurrezte eta efizientzia energetikorako Teknologia Erabilgarri Onena (TEO) baliatuko da.

– 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren V. eranskinean adierazitako kalkulu-metodologiari jarraikiz kalkulatuko da programa honen aplikazio bidez lorturiko energia-aurreztearen neurketa.

Onuradunak

Industria-sektoreko ETE edo enpresa handitzat hartzen diren enpresak

Zerbitzu energetikoen enpresak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019

boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten
oharra

Zibersegurtasun industriala laguntza 2019


Argitaratuko:2019-06-10

Aurreikusten
boletina

Garraio publikoa dohainik


Argitaratuko:2019-06-06

Aurreikusten
oharra

Patente eta erabilgarritasun-ereduen eskatzeko dirulaguntzak


Argitaratuko:2019-05-28

Aurreikusten
boletina

Behikirik gabeko behi-hanburgesa


Argitaratuko:2019-05-24

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak


Argitaratuko:2019-05-16

Aurreikusten
oharra

Industria Digitala eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko diru laguntza


Argitaratuko:2019-05-15

Aurreikusten
oharra

2019ko Innobideak programa


Argitaratuko:2019-05-06

Aurreikusten
oharra

Diru laguntzak oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresak


Argitaratuko:2019-05-03

Aurreikusten
boletina

Nazioarteratzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-05-02

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak


Argitaratuko:2019-04-26

Aurreikusten