menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

MUNDUAK ONURARIK ATERATZEN DIO BERRITZEKO DAUKAN GAITASUNARI?

Joerak

Gaur egun, berrikuntza munduko trebetasun-arlo berria den arren, guztiek ez dute erritmo berean aurrera egiten. Ekonomia batzuek dibertsitatea zein sofistikazioa bateratzea lortu dute, baina beste batzuk, ordea, atzean ez geratzeko ari dira borrokan gero eta gogorragoa den testuinguruan.

Azken bi hamarkadotan, berritzeko gaitasuna etengabe hazi da munduan, jakintzan gero eta gehiago oinarritzen diren ekonomien eskutik. Edonola ere, hazkuntza hori desberdina da: zenbait herrialdek, Txinak, Hego Koreak edo Indiak, esaterako, erabat ugaldu dute zientziaren eta enpresaren arloko ekoizpena. Ekonomia tradizionaletan (Estatu Batuak, Japonia eta Europa), aurrerakada motelagoa izan da, ordea. Arrakala horren ondorioz, agerikoa da berrikuntzaren geografia sakon-sakon aldatu dela eta, bertan, garapen-bidean dauden ekonomia asiarrek gehiago ekoizten dutela, baina, horrez gain, gero eta sofistikatuagoak diren gaitasun teknologikoak ere garatzen dituztela.

Maila globalean, berrikuntzako ekosistemak dibertsifikatzen ari dira, aldeak nabariak diren arren. Munduaren erdiak baino gehiagok berrikuntza sortzeko arloen aukera zabaldu badu ere, ia-ia erdiak ez dira oraindik modu adierazgarrian dibertsifikatu. Gaitasun horien sofistikazioa (edo konplexutasuna) ere handitu egin da, Asiako ekialdean, batez ere, nahiz eta azken hamarkadan aurrerakada hori geldotu egin den. Horrez gain, hezkuntzak, kalitate instituzionalak, berrikuntzarako politikak edo antzeko faktoreek biztanleek baino zeresan handiagoa dute jakintza-arlo aurreratuak dibertsifikatzeko eta garatzeko gaitasunean.

Elkarren artean oso lotuta dauden gaitasun teknologikoak ekonomien talde txiki batean metatzen ari direnez, zaila da beste herrialde batzuek gaitasunok lortzeko aukera edukitzea. Nahiz eta konplexu samarrak diren zenbait arlo, AAko zenbait esparru, esaterako, modu globalagoan hedatzen ari diren, teknologia aurreratuenak (Gauzen Internet, esaterako) lider gutxi batzuen esku daude oraindik. Hori dela eta, ekonomiek honako hauxe dute aukeran: arlo berrietarantz dibertsifikatzea edo eduki badauzkaten gaitasun konplexuagoetan sakontzea. Beraz, zaila da oreka horri etengabe eustea.

Testuinguru horretan, herrialde gutxi batzuek (Txina, India eta Vietnam, batez ere) baino ez dute estrategia eraginkorra lortu: dibertsifikatzea, baina, aldi berean, konplexutasuna handitzea eta balio handieneko gaitasunak indartzea. Horren aldean, ekonomia aurreratu edo garapen-bidean dauden ekonomia askoren borroka erronka bikoitz hori denez, dibertsifikazioa eta sofistikazioa galtzen dituzte epealdi batzuetan. Ondorioa argia da, beraz: gaur egun ez da nahikoa berrikuntza sortzea. Arrakasta lortzeko, modu estrategikoan kudeatu beharra dago zer gaitasun eskuratu eta zeinetan sakondu, dibertsifikazioa eta espezializazioa kontuan hartuta, gero eta zorrotzagoa den jakintzaren ekonomian lehiatu ahal izateko.

wipo.int

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian

boletina

2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian


Argitaratuko:2026-05-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eraldaketa digitalari buruzko aginte-taula


Argitaratuko:2026-04-30

Aurreikusten
boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten